
Kirurgia orokorra, otorrinolaringologia, laneko medikuntza, urologia, neurokirurgia, patologia eta anatomia eta traumatologia kategorietara zabaldu dute LAB eta ESK sindikatuek Osakidetzako hautaprobetan egondako ustezko irregulartasunen inguruko salaketa.
EAEko Fiskaltza Nagusian jarri dute salaketa, eta bertan egin dituzte adierazpenak aipatu sindikatuen ordezkariek –Jesus Oñatek LABen izenean eta Patxi Nikolauk ESKren ordezkari gisa: «Informazio guztia ekartzen ari gara eta ikerketa sakon bat egin eta Fiskaltzak ondorioak atera ditzan. Gure asmoa dena argitzea da; dauden ardurak argitzea, alegia».
LABeko kideen esanetan, emaitza «arraroak» ikusi dituzte aurrez aipatu zazpi espezialitateetan ere, baita aipagarria suertatu zaien ezaugarri bat ere: «Azterketa egin duen jendea eta emaitzen arteko lotura, kasu».
Hilaren 10ean iragarri zuen LABek Osakidetzako hautaprobetan izan ziren ustezko irregulartasunak medio Fiskaltzan jarritako salaketa zabaldu egingo zuela. Modu honetan, auzitara eramandako kategoriak 19 izatera pasatu dira.
Era berean, EH Bilduren proposamenaz ere aritu dira, zeinak hautaproben gaineko ikerketa batzordea abiatzea proposatu duen. LAB eta ESKren aburuz, «ongi etorria da gertatutakoa ikertu eta argitu nahi duen iniziatiba oro». Bestalde, zalantzati agertu dira Osakidetza bere baitan garatzen ari den ikerketak eman ditzakeen emaitzez.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia


