naiz
Gasteiz

Gasteizko Michelin lantegian igandean larri zauritutako langilea zendu egin da

Igandean Gasteizko Michelin lantegian larri zauritutako langilea gaur goizean hil da, LAB sindikatuak baieztatu duenez.

Michelinek Gasteizen daukan lantegia. (Juanan RUIZ / FOKU)
Michelinek Gasteizen daukan lantegia. (Juanan RUIZ / FOKU)

Igande goizen Gasteizko Michelin lantegian istripua izan zuen langilea gaur goizean hil da, ospitalean. Lan egiten zuen garabiaren eta hesi baten artean harrapatuta geratu zen 43 urteko gizonezkoa, mantentze lanak egiten ari zen bitartean.

Ordutik, koma induzituan egon da langilea. Halabedik jakinarazi duenez, ordubete eman zuen enpresatik irten ezinik. ESK sindikatuak gertatutakoa salatu zuen, eta istripuaren arrazoiak ikertzeko eskatu Michelin enpresari.

ESK sindikatuak jakinarazi duenez, arratsaldean bilduko dira enpresarekin «gertatutako argitzeko eta hartu beharreko neurriak baloratzeko».