
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte egingo da Euskaraldia eta ekimenarekin bat egin du Korrikaren antolakuntzak. Azaldu dutenez, «euskaltegietan, ikasleek nahiz irakasleek egunero bat egin dute ekimenarekin». AEKren mintzapraktika egitasmoetako partaideei gonbitea egin zaie, eta, horrez gain, Ahize-AEKk prestakuntza eskaintzen du Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimeneko parte-hartzaileak «trebatu eta ahalduntzeko».
AEK Euskaraldiaren sustatzaile eta babesleetako bat da, «euskara normalizatzeko eginkizunean elkarlanean, auzolanean eta aktibazioan guztiz sinesten duelako». Ildo horretik, Euskaraldiari aukera anitz ikusten dizkiote. «Lan egiteko bestelako moldeak ekarriko ditu, sareak eraikitzeko baliagarria izango da eta tresna indartsua bihurtuko da euskarari prestigioa emateko», adierazi du Asier Amondo Korrikaren arduradunak.
Amondok norbanakoak konpromisoak hartu eta egin beharreko lana nabarmendu du. «Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea». Hala dio 21. edizoaren mezuak. «Erabat lotuta dago, beraz, Euskaraldiarekin eta ohitura aldaketarekin. Konpromisoak hartzeko garaia da», esan du Amondok.

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»

