
Alicia Amatriain dantzaria, Dolores Redondo idazlea, Esther Ferrer artista, Ane Gabarain aktorea eta Rosa Garcia etxegabetzeen aurkako borrokan jarduten duen ekintzailea aukeratu ditu Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak 2019ko Urrezko Danborra jasotzeko finalista gisa. Aurkeztu ziren hautagaitza guztietatik 79k pasa zuten Udalaren iragazkia eta azkenean bost emakume horietako batek jasoko du danbor preziatua.
Herritarren erabakiko dute zein izango den Urrezko Danborra, abenduaren 10 eta 16 artean egingo den bozketan.
Urrezko Danborraren hautagaien aukeraketak ere zeresana eman du aurten. EH Bilduk proposatu zuen hautagai guztiak emakumeak izatea, «parekidetasunean harago joateko», izan ere, 1967an Urrezko Danborra ezarri zenetik, talde edo erakundeak zenbatu gabe, 68 gizonek jaso dute saria eta, aldiz, soilik zazpi emakumek.
Eskaera horixe egin zien indar abertzaleak gainerako udal talde politikoei, eta PSEk eta Irabazik bere egin zuten proposamena. EAJk eta PPk, ordea, ez zuten begi onez ikusi eta kontrako iritzia eman zuten. Boto ponderatua aplikatuta, Bozeramaileen Batzordeak argi berdea eman zion atzo proposamenari eta bost hautagaiak emakumeak izatea erabaki zuen.
Eneko Goia alkateak gaur goizean iragarri ditu ofizialki bost hautagaien izenak.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

