
Euskaraldiaren azken egunarekin bat, Bideberrieta Kulturguneak proiektuarekin bat egin nahi izan du; horretarako, arte eszenikoen, literaturaren, musikaren edo zientziaren arloan (hau da, urtean zehar Kulturguneko programazioa betetzen duten arloetan) euskararen alde aritzen diren askotariko pertsona eta kolektiboak elkartu nahi izan ditu. Zornotzako INUN abeslaria izango dute gidari; INUNek idazle euskaldun asko eta askoren poemak musikatu ditu. Hala, ekitaldian hainbat pertsona eta talde izango ditugu, eta haietako bakoitzak euskarari omenaldia eskainiko dio, bere lengoaian.
Hamaika gonbidatu horien artean honako hauek aurki ditzakegu: INUN, Gontzal Mendibil edo Rogelio Botanz musikariak; Goizalde Landabaso eta Juanra Madariaga idazleak; Arkaitz Estiballes bertsolaria; Karmele Larrinaga aktorea (Bagoaz eta Goazen saioetan aritu da), edota Sara Prieto marrazkilaria. Hain zuzen ere, Sara Prietok zuzenean marraztuko du, Josu Bergararen ahotsak eta gitarrak lagunduta.
Horrez gain, Mungiako Amilotx Dantza Taldea ere bertan izango da; duela gutxi ‘Kantuetan Dantza’ ikuskizuna estreinatu du, 25 dantzarirekin. Zientziak presentzia handia du Bidebarrietan, Bidebarrieta Zientifikoa programazioaren bidez; hari horretatik tiraka, Juan Ignacio Pérez izango dugu bertan, zientzia eta euskara elkarrekin joan daitezela frogatzeko.

Mutualistas vizcainos percibirán mayor importe en su pensión al ajustarse sus retenciones

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»
