
Bi zutabeen gainean oinarria duen arku bat irudikatuz egin du Joxemari Iturraldek Joseba Sarrionandiaren azken liburuari buruzko iruzkina. «Arkuak zirkunferenzia erdia marrazten du, beste erdia falta du zirkulu osoa izateko. Zutabe bat liburu hau da. Bestea, Sarrik 1985ean idatzi zuen ‘Ni ez naiz hemengoa’». Bi zutabe horien artean eta arkuaren azpitik Joseba Sarrionandia bera da pasatzen ari dena, haren erditik denbora igaro den bezalatsu.
«Bere intentzioak literarioak direla dio», azaldu du Iturraldek, eta berea «artefaktu erdi huts bat dela aipatzen du». Bizitzako beste parte batzuk behar ei ditu hura osatzeko. Hau da, irakurle aktiboak behar dituela. «Bi klabe beraz, liburu honetan, erdia eta aktiboa».
‘Bizitzea ez al da oso arriskutsua?’ Pamiela etxearekin argitaratu duen saiakera da eta ‘Habanako gaukaria’ du azpititulu. «Munduko leku jakin bat aipatzen du. Badakigu Habanan bizi dela, baina urteetan ezin izan du horrelakorik egin. Liburu batzuetan kartzela aipatu izan du, besteetan ezer ez. Orain argitasunera azaldu denean zehaztu du non dagoen».
Gaukaria da Sarrirena, noktarioa, gauez idatzitako dietario moduko bat, urtarrilaren lehenean abiatu eta ekainaren hasieraraino luzatzen dena –«urte erdia hau ere»–. Intentzio literarioz idatzitako lana bada ere, bere ibilbidean erabili izan dituen zenbait gai ere txertatzen ditu, politika eta soziopolitika, tartean. Baita aipamen pertsonalak ere. Alderik barrukoena azalean jarri du. «Kontatzen du nola atxilotu zuten, nola torturatu zuten, nola egin zuen ihes Pragara... gero Habanara. Familia ere ezagutuko dugu; Ainhoa, 4 urteko alaba, edo Mikel, 15 urteko semea. Habanako lagunak; Felix, Matxitxa... Datu zehatz eta konkretuak eskaintzen ditu eta orain arte idatzi gabea zen alde bat ukitzen du». Liburuan txertatu ditu, oro har, bere gustu kulturalak, Euskal Herria-Kuba konparaziozko testuak, Euskal Herriko politikaren egoera, presoak...
Orain artean lagunak izan ditu bozgorailu bere lanen aurkezpenetan eta gaurkoan eredua errepikatu da. Joxemari Iturraldek eman ditu azalpen literarioak eta Ander Lipus antzezleak eta Dana Moya abeslariak irakurraldi dramatizatu-kantatu bat egin dute.

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

