
Antolakuntzak ohar bidez nabarmendu du «esperimentu moduko bat bezala» jaio zen Emakume Master Cup lehiaketak dagoeneko «finkatuta dagoen egutegi bat» lortu duela.
Hala, «Lau eta Erdiaren eta Masterraren ondoren, urtarrilaren hasieran Binakakoaren txanda izango da».
Lehiaketak izaera irekia dauka eta, hortaz, interesa duten pilotari guztiek har dezakete parte. Urtarrilaren 1etik 13ra egongo da izena emateko aukera www.emakumemastercup.eus webgunean.
Promozio mailarako, dagoeneko osatuta emango da bikotearen izena eta lehen mailarako, aldiz, pilotariak banaka inskribatuko dira. Antolatzaileek osatuko dituzte bikoteak, «lehiaketari oreka eman asmoz».
Sistemari dagokionez, berrikuntza bezala, lehen mailako txapelketan kanporaketa zuzenak jokatuko dira lehen aldiz, maila asko berdindu denez, egun berean bi partida jokatzea gehiegizkoa izan daitekeelako.
Urtarrila amaieran ekingo zaio txapelketari
Urtarrileko azken asteburuan ekingo zaio txapelketari Galdakaon eta lehen kanporaketarako, izen ematearen arabera beti ere, herrian dauden pilotaleku guztiak erabiliko dira, Galdakaoko hirurak eta Usansolokoa.
Sailkapen-faseak Bizkaiko frontoietan jokatuko dira, eta finalerdiak, berriz, Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan, martxoaren 10ean. Finala Zumarragako Belokin izango da, martxoaren 17an. Bi kasuetan, ETBk zuzenean emango ditu jaialdiak.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»
