
Denboraleak Euskal Herria izan du jomuga azken orduetan, eta bereziki itsasoa astindu du. 140 km/h-tik gorako haize ufadak izan dira gurean, eta Bilboko portuan, 4,63 metroko olatuak neurtu dira.
Goizeko 6.00ak arte alerta laranja ezarria zuen Lakuak itsasoan, bost eta sei metro arteko olatuak izango zirelakoan.
Asko eta asko dira itsasoren indarra ikusteko irrikaz, olatutzarren irudiak betikotu asmoz kostaldera hurbiltzen direnak.
Irudi eta bideo hauek gainera, sare sozialetan bolo bolo ibiltzen dira. Maika Garrido Facebooken partekatu duen bideo honek, adibidez, 11 mila ikustaldi izan ditu azken 12 ordutan.
Instagramen ere, itsasoak utzitako irudi ederrak topatu ditugu. Hona hemen batzuk:
Ver esta publicación en Instagram
Hemen klikatuz Intasgramen #olatuak traolarekin bildutako denak dituzue ikusgai.
Ziklogenesi leherkor prozesuaren ondorioz sorturiko borraska izan genuen atzo, hau da, asko eta oso azkar indartu zen borraska bat. Hala argitzen zuen Twitterren Euskalmeteko meteorologoa den Onintze Salazarrek
Gaur olatuak eta haize zakarra ekarriko diguna ziklogenesi leherkor prozesuaren ondorioz sorturiko borraska bat da, hau da, asko eta oso azkar indartzen den borraska bat. Baina hartuko duen ibilbideagatik ez du eragin handia izango gurean.https://t.co/SH4B5FScoX
— Onintze Salazar (@onintzesalazar) 2019(e)ko urtarrilaren 29(a)
Arratsaldearako abisu horia ezarriko da itsasoaren egoera lasaiagoa izatea espero da-eta. Hala ere, goizean bost metro inguruko olatuak izango direla iragarri dute. Arratsaldean, 3-3,5 metro artekoak espero dira.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker
