
Gaur goizean GARA eta bere bueltan dagoen proiektu komunikatibo guztia babestera Donostiako Kursaalera agertu diren 350 pertsonak jakitun ziren GARA bultzatuz gero Euskal Herriko kazetaritza bultzatzen ari direla eta, ezinbestean, herri honen geroa.
Eta babes hori jada hauspotzen hasia denez, egunkariaren geroa kolorez izango da: bihartik aurrera, Iñaki Soto zuzendariak iragarri duenez, egunkaria koloretan aterako da. GARAren logoa ez; oraindik lan asko baitago egiteko, honek zuri-beltzean jarraituko du, eta logoaren azpiko marra, termometro bat balitz bezala, egunetik egunera gorri kolorea hartzen joango da harpidetzak lortzen diren heinean. Arduradunek adierazi dutenez, egunkariak «kolpe handia jaso du», baina segurtatu dute «etorkizuna» duela. «Ez gaude hilzorian, eta etorkizuna proiektatu nahi dugu», esan dute.
Lan moldeak
GARAkoek argi utzi nahi izan dute gaur Kursaalean egin dena ez da izan sokorru oihu desesperatu bat, proiektua garai berriekin bat umotu eta etorkizunera betikotuko dela bermatuko duen herri-konpromisoaren eskaera baizik, eta aretoan bildutakoek ondo ulertu dute hori.
Horregatik, herritarrak proiektu komunikatibo hau sendotzearen arduradun aktiboak izango dira. 10.000 harpidetzen langa erdiestea helburu, ekitaldira hurbildutako guztiei itu hori lortzeko beharrezko materiala banatu zaie.
Lan egiteko bi modu daudela esplikatu dute, zuzeneko boluntario gisa eta herri batzordeetan. Batzordeetan, hiru ardatzetan egingo dute lan, modu kolektiboan: norbanakoen harpidetzekin, tabernetako harpidetzekin eta instituzioetakoekin.
Zuzeneko boluntarioak, aldiz, herri batzordeetan parte hartzeko aukera izango ez dutenak dira. Hauek zuzenean GARArekin harremanetan jarriko dira eta, egunkariko langileen laguntzarekin, bere kontura lortuko ditu harpidetzak.
Kursaaleko ekitaldiaren amaieran, GARAren irakurleek herrietako kanpaina abiatzeko beharrezko materiala jaso dute, tartean laguntza-koaderno bat: lehenengo orrietan, egunkariak egun bizi duen egoera azaltzen da. Hurrengoan, harpidetza mota guztien taula, bakoitzak eskaintzen dituen zerbitzuak esplikatuz. Ondorengo orria harpidetzak egiteko datuei dagokiona da. Bolondresak datu horiek bete eta GARArekin harremanetan jarriko da, honek harpidetza zuzenean aktibatu dezan. Halaber, bolondresak fitxa hori korreo arrunt bidez bidaliko du egunkariko helbidera.
Oraingoz, harpidetzen %20a lortu dela jakinarazi du Sotok. Gainontzekoa, herriaren babesa eta konpromisoarekin lagunduta lortzea espero da: «Erronka honek duen garrantziaz jabetzeko gai izan behar gara».

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon


