Asier Agirre izango da Baikoren zortzigarren ordezkaria Buruz Buruko txapelketa nagusian, Jon Ander Peñak ezin izan du eta bere enpresak jarritako atarikoa bukatu, eskuin besoan izandako lesio baten erruz. Partidako hirugarren tantoan sotamanoz jo duen pilotakada batean hartu du min tolosarrak eta kantxan zenbait tantotan jarraitu badu ere, 12-0ekoan partida bertan behera utzi du, esku bakarraz jokatzen jarraitzerik ez zuela eta.
Zorte handirik ez da izaten ari Jon Ander Peña azkenaldian, izan ere, azken bi hilabeteetan kantxatik kanpo egon da ezker sorbaldan izandako lesio larri baten ostean. Lesio horretatik erabat sendatuta omen zegoen, baina partida hasi eta berehala berriz ere min hartu du eta denbora eman beharko du berriz ere bajan.
Gauzak horrela, bihar Logroñon Peio Etxeberria eta Zabalak jokatuko duten partidako irabazlea izango da Asier Agirreren aurkaria, datorren igandean Adarragan bertan jokatuko den partidan.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
