
Bilbon eginiko agerraldi batean, ‘Harro!’ plataformaren jaiotzaren berri eman dute, EHGAM, Hiruki Larroxa Kolektiboa, Guztiok, Ozen!, Intifada Marika, Sare Lesbianista, Iris Proiektua, Euskal Hartzak, Lumagorri eta beste militante batzuek osatzen dutena.
Azaldu dutenez, «bizi dugun kapitalismo aseezin honek iraultzaileena ere irensten du, eta pinkwashing-aren bitartez LGTB mugimendua instrumentalizatzen ari da progresismo plantak egiteko».
Euskal Herriko zein nazioarteko hainbat adibide aipatu ondoren, azpimarratu dute azken urteotan kapitalismo hori bera «lur ongarritua» ere izan dela faxismoarentzat.
Egoera horiei guztiei aurre egiteko «esparru politiko koherente eta kritikoak sortzeko eta elkar sostengatu eta koordinatuz erantzun material bat emateko beharretik» sortu da, hain zuzen, ‘Harro!’ plataforma.
«Gure helburuak –zehaztu dute– Euskal Herrietako kolektibo desberdinen artean lan eta zaintza sareak sortzea, memoria historikoa bildu eta kontserbatzea eta erasoen aurrean erantzun erreal bat ematea dira».
Datorren ekainaren 15ean egingo dute aurkezpena, Donostiako Urgull mendiko Guardetxean, eta bertaratzeko gonbitea egin dute.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
