NAIZ
Arrasate

Luzetarako ebaketa line berri bat hornitu dio Fagor Arrasatek Flachstahl Werl alemaniarrari

Bobinen flexatzea duen hirugarren luzetarako ebaketa linea (LCL) hornitu dio Fagor Arrasatek Flachstahl Werl enpresa alemaniarrari. Ekipamendu berri hau premium linea bat da eta azken teknologia eta automatizazioez hornituta dagoela zehaztu du kooperatibak.

Fagor Arrasatek Flachstahl Werl-i hornituriko hirugarren luzetarako ebaketa linea.(FAGOR ARRASATE)
Fagor Arrasatek Flachstahl Werl-i hornituriko hirugarren luzetarako ebaketa linea.(FAGOR ARRASATE)

Fagor Arrasatek Flachstahl Werl-i bobinen flexatzea duen hirugarren luzetarako ebaketa linea (LCL) hornitu dio. Ekipamendu hauen prestazio eta malgutasun altuengatik, kooperatibak zehaztu du, Zerbitzu zentro merkatu alemaniarrean lider bilakatu da teknologia honen erabileran. 

Ekipamendu berri hau premium linea bat da eta azken teknologia eta automatizazioez hornituta dago. Horregatik, zehaztu du, «produktibitate maila altuak lortzen» dituela eta «gainazaleko kalitate estandarrik zorrotzenak ere bai». Azpimarratu dute, 0,3tik 6mm-tara bitarteko lodierako material delikatuekin lan egin dezakeela.

Ekipo berri honek Flachstahl Werl-i kadentzia altuetan materiala prozesatu eta mozteko aukera emango diola aurreikusten dute, betiere automobilgintza merkatuak eskatzen duen kalitatea bermatuz, dituen tentsore sistema desberdinei esker. Zehazki, uhalen tentsio sistema bat du eta prentsa fieltrodun tentsore bat altzairu mota desberdinentzat.

Premium linea honek oso produktibitate altua lortzen du automatizazio asko erabiltzen dituelako eta horrek tresneria aldaketa eta makinaren doiketarako denbora murriztu egiten duelako. «Eskuz egin beharreko lanak asko gutxitzen dituenez, langileen ergonomia eta segurtasuna hobetzen ditu», ziurtatu dute, ebaketako tresneria aldaketa edo bereizgailuen posizioa automatikoki egiten dituelako.

Halaber, automatizazio hori ertzeko biltzaile automatikoekin osatzen da eta flexatzeko linea oso eta azkar batekin. Azken horrek, bobina sartu eta ebakitako flejeak jasotzea ahalbidetzen du langileek ia esku hartu gabe.

Elektronikari dagokionez, ekipoak Fagor Arrasateren linea kontrolerako software aurreratuena duela nabarmendu dute, modu zehatz eta intuitiboan erabiltzea errazten duena.

Lehendik hornitutako beste bi luzetarako ebaketa lineek ere malgutasun eta produktibitate handia dute kontrol zerbitzu baten behar desberdinetara egokitzeko. Biek ala biek, ebaketa, rebobinatze eta flexatze kalitate oso altua eskaintzen dute eta material delikatua prozesatzeko gaitasuna dute azaleko markarik utzi gabe.