Jon Ormazabal

Remco Evenepoel, etorkizunak Klasikoa konkistatu du

Sekulako indar erakustaldia emanda, 19 urteko flandiarra nagusitu da Donostiako Klasikoan, Movistarren kontrol lanari ihes eginda.

Evenepoel Boulevardeko helmugan garaile izan da. (DONOSTIAKO KLASIKOA)
Evenepoel Boulevardeko helmugan garaile izan da. (DONOSTIAKO KLASIKOA)

Garaipenaz gozatzeko denborarekin, buruari eutsiz eta egindakoa ezin sinistuta, sartu da Remco Evenepoel Boulevardeko helmugan. Eta ez da gutxiagorako, 19 urterekin historian sartu baita flandiarra, inoiz Donostiako Klasikoan nagusitu den txirrindularirik gazteena baita.

Iaz Inssbruckeko junior mailako Munduko txapelketan egindakoa handia izan bazen, gaur Gipuzkoako errepideetan egindakoa are ikaragarriagoa izan da World Tour mailako oilar guztiak menderatu baititu inork gutxik espero zuenean. Izan ere, Murgilerako igoeran atzean geratu da Movistarrek jarritako erritmoari ezin jarraituta, baina beherakoan tropel nagusira batzeaz harago, talde lanak egin ostean –Enric Masi ur potoak eraman dizkio– Skujinsekin kontrol lanak egitera irten eta sekulako garaipena lortu du, bere iheskidea Murgilerako azken igoeran aztean utziz.

Ordekan hautsi izan ahal du Evenepoelek Movistar taldeak Alejandro Valverderentzat egindako lan ona eta podiumean etorkizunean zeresan handia emango duten beste bi txirrindulari izan ditu lagun, Greg Van Avermaet eta Marc Hirschi. Gorka Izagirre izan da helmugan lehen euskalduna, laugarren lekuan sartu baita ormaiztegiarra, baina txalorik gehien ziurrenik bere azken lasterketa korritu duen Markel Irizar izan da. Oñatiarra, gainera, eguneko ihesaldi nagusian sartu da eta Jaizkibeleraino behintzat, lasterketa buruan igaro ditu Gipuzkoako errepideak.