
Gaur goizean epaitu dute Bixente Larralde pilotaria Baionako Auzitegian «animali bati tratu krudela emateagatik». Pasa den ekainean, Hazparneko festetan lagun arteko otordu batean zela, hozka eginez bizirik zen oilar bati zintzur egiten agertzen zen pilotaria, bere lagun batek hartutako bideo batean. Irudi haiek abuztuan zabaldu ziren eta itzelezko hedapena izan zuten sare sozialetan. Ondorioz, hainbat elkartek salaketak jarri zituzten.
Oihartzun mediatiko handia izan zuen aferak. Adibide moduan, animalien eskubideen aldeko elkarteek pilotaria federaziotik kaleratzeko internet bidez egin zuten sinadura bilketa batean 70.000 pertsonak sinatu zuten. Larralderen familiak, bestalde, «lintxamendu publikoa» salatu zuen.
Gauzak honela, Baionako Auzitegiak 18 hilabetez 80 orduko gizarte-lan komunitarioak egitera zigortu du bere erruduntasuna onartu duen pilotaria. Ordea, Brigitte Bardot fundazioa buru dutela akusazio partikular gisa epaiketan izan diren elkarte desberdinek egin dituzten kalte-ordainen 8.600 euroko eskaria, berriz, datozen egunetan aztertuko du epaileak eta azken erabakia heldu den azaroaren 8an kaleratuko du.

Josu Urrutikoetxea recibe amenazas en Angelu con un lema de la Guardia Civil

Medios árabes dan por segura la destitución de Imanol Alguacil en el Al-Shabab

Cisma en el Alarde: dimite el general por la reacción machista a la denuncia de la cantinera

Dimite la alcaldesa de Santurtzi «para no perjudicar la imagen del PNV»
