Ingelesetik datorren termino hori ‘to share’ (partekatzea) eta ‘parenting’ (hazkuntza) aditzen elkartzetik sortzen da, eta fenomeno berri bat definitzeko erabiltzen da. Fenomeno horretan, gurasoek beren seme-alaben edukiak (argazkiak, bideoak) argitaratzen dituzte sare sozialetan, segurtasun eta pribatutasun gutxirekin.
Atzo, azaroak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna izan zen. Aurten, Gipuzkoako Gazteriaren Departamentuak ‘Like umeen zibersegurtasunari’ kanpaina egingo du, ‘Nik ere badut ezer esana’ lelopean, UNICEFen laguntzarekin.
Denis Itxaso, Gazteriako diputatuak aurkeztu du ekimena: «Gurasoak sentsibilizatu nahi ditugu beren seme-alaben gehiegizko esposizioak sare sozialetan izan ditzakeen ondorioez».
«Sharenting delakoa gurasoen artean gero eta ohikoagoa den praktika da, eta sare sozialetan euren seme-alabei buruzko argazkiak, bideoak edo beste edozein informazio mota argitaratzean datza. Lehen ekografiak, lehen urratsak, urtebetetze jaiak, oporrak, lehen hortzen erorketa, eskola jaialdiak, etab», azpimarratu du.
«Baina gehiegizko esposizio horrek, gehienetan haurraren baimen espliziturik gabe gertatzen denak, hainbat arrisku ekar ditzake, hala nola ziberjazarpena, grooming-a, nortasunaren ordezkapena, datuen lapurreta edo internetekin lotutako beste delitu batzuk», gehitu du Itxasok.
Estatistiken arabera, sei hilabete betetzean, haurren %81ek dagoeneko badu presentzia interneten, eta bere bizitzako lehen bost urteetan 1.000 argazki egongo dira sarean. Gainera, bi urtetik beherako haurren %5ek gurasoek sortutako profil bat du sare sozialetan, eta kopuru hori handitu egiten da adina gora joan ahala.
Kanpaina sare sozialetan, lurraldebuseko pantailetan eta abarretan garatuko da, eta helburu izango du haurrek beren irudirako duten eskubideari eta gainesposizio digitalak ekar ditzakeen arriskuei buruzko hausnarketa eta kontzientzia piztea.
«Estas pelotas hacen daño ¡y nos las están lanzando a civiles desarmados!»
«Nunca pasarán el timón a un independiente»
«Vamos a tirar a dar», orden de la Ertzaintza en la Parte Vieja de Donostia
Rostros conocidos de todo el Estado exigen el traslado a Euskal Herria de los presos vascos
Cierre municipal total y encuentros de cuatro personas, sin adelanto horario en la CAV
.jpg)
¿Qué sabemos de la cepa brasileña de la que alerta Londres y ahora también Madrid?

Kafe-hondarrak abereentzako elikagai bihur daitezke? Ekonomia zirkularrak du erantzuna

‘One club men’, Athleticeko jokalarien kantu aldarrikatzailea ospakizunekin jarraitzeko
