
Harkaitz Millan izango da hemendik aurrera Denis Itxasoren ordezkoa Gipuzkoako Aldundian, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako diputatu lanetan. Itxaso Gobernu espainolak EAEn duen ordezkari berria izango da aurrerantzean, Jesus Loza ordezkatuz. PSEko iturriek horrela adierazi diote Europa Press agentziari.
Harkaitz Millan Donostiako zinegotzia izan zen 2003tik 2007ra, Eusko Alkartasuna alderdia ordezkatuz. Historian lizentziatura lortu zuen EHUn (1997-2001). Historia, Artearen Historia eta Geografia irakaslea izan da Batxilergoan (2007-2015).
Honekin batera, Donostia Turismo erakundearen Administrazio Kontseiluko kidea da eta Donostiako Turismo, Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Ostalaritza zinegotziaren aholkularia izan da.
Millan bi alditan egon da Ernesto Gasco zerrendaburu gisa PSEk Donostiako Udalera aurkezturiko zerrendetan. Orain PSE alderdiaren Gipuzkoako Exekutiboaren Kultura eta Euskara idazkaria da.
Zorionak @harkaitzmillan ardura berriarengatik. Seguru naiz Kultura, Lankidetza, Kirola eta Gazteriaren aldeko lan ederra egingo duzula. Lantalde bikaina aurkituko duzu eta jakina, zure esanetara nago behar duzun guztirako. Besarkada erraldoi bat! https://t.co/MDIYa68VxN
— Denis Itxaso (@DenisItxaso) February 10, 2020
Denis Itxasok agerraldia egingo du astearte honetan, agurtzeko.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Rotundo rechazo» de EH Bildu, Elkarrekin y PSE a la presencia de Desokupacyl en Zornotza

Denuncian a la alcaldesa de Azkoitia «por vulnerar la Norma Foral de presupuestos»
