
Gaizka Garitano jakitun da Granadaren aurkako kanporaketa «zaila» izango dela. «Finalerdietan badaude gauzak ondo egin dituztelako da», nabarmendu du. Athleticeko entrenatzaileak Getaferen kontra Ligan jokatutako partidaren modukoa espero du. Granada talde «gogorra» eta «oso fisikoa» dela azpimarratu du, defentsan «jende indartsuarekin» eta «baloi guztiengatik borrokatzen duena». «Arerio zaila» izaten dela talde guztientzat gaineratu du eta partida etengabe gelditzen saiatzen dela. Ildo horretan, geldikako jokaldietan Ligako talderik onena dela erasoko eta defentsako datuak kontuan hartuz esan du.
Derioko teknikariak gogora ekarri du ere finalderiak bi partidatara jokatuko direla eta lehenengoan ez dela kanporaketa erabakita geldituko. Helburua garaipenaren bila zelairatzea izango da, Granadara errenta on batekin joateko.
Gogotsu azaldu da Garitano partida heltzeko, Kopako finalerdi bat ez dela askotan jokatzen aipatuz hainbat aldiz. Eta horregatik, San Mameseko zaleen «laguntza» eskatu du: «Kriston beharra dugu, eztaukagu irabazteko erraztasunik eta jendearen indarra behar dugu. Ez da Bartzelona, baina partida eta kanporaketa oso zaila izango da. Denon beharra daukagu».
Atezaina, Yuri eta Raul Garcia
Garitanok azken ordurarte itxarongo du deialdia eta hamaikakoa zehazteko. Agerraldian azaldu bezala, Yuri eta Raul Garcia minduta daude, baina jokatzeko prest egon daitezke. Atezaina zein izango den galdetuta, erabakita duen arren ez du ezer aurreratu nahi izan.
Kopan Iago Herrerinek jokatu du Tenerifen txartel gorria ikusi zuen arte, baina finalerdiak iristean posible da Unai Simonen aldeko apustua egitea, sekulako maila ematen ari baita.

El españolismo sale a las plazas de Euskal Herria «Por Ceuta» y el antifascismo responde

Así es y esto dice el grupo ultra MCP, que alineó a UPN, PP y Vox en Iruñea

Muere un taxista de 31 años tiroteado en Azpeitia y se busca al autor

PP, Vox y UPN impulsan concentraciones para «salvar Ceuta», también en Euskal Herria


