
Hondarribiko Abotsanitz taldeak Montai enpresak, 2017ko astezken eta larunbatetako azoka postuen muntaian, Udalari 10.000 euro baino gehiagoko gainkostua eragin ziola salatu zuen aurreko astean. «2019ko hauteskunde jardunaldietan ere gainkostua eragin zien Montai taldeak hondarribiarrei, hain zuzen ere, Itsas Etxea hauteslekuko zaintza lanengatik», gehitu dute gaur.
Igorri duten dokumentazioaren arabera, EAJren udal gobernuak apirilaren 28ko eta maiatzaren 26ko hauteskunde egunetako Itsas Etxeko zaintzak Montai taldeko Kultur Kirol Zerbitzuak enpresari «nahierara» esleitu zizkion, beste aurrekonturik kontuan hartu gabe. Kultur Kirolek aurkeztutako aurrekontua 414 eurokoa izan zen (BEZa aparte), eta horren arabera ordaindu zitzaion.
Azaroaren 10eko hauteskunde egunean, berriz, Events Onddar2 enpresari eman zitzaizkion lanak. 264 euroko (BEZa aparte) aurrekontua aurkeztu zuen tokiko enpresak, sei hilabete lehenago baino 150 euro merkeagoa.
«Gertatutakoak argi uzten du, batetik, Kultur Kirolek arloko preziotik oso gora dagoen aurrekontua aurkeztu zuela, eta, bestetik, udal gobernuak modu arinean jokatu zuela, ez baitzuen Montai taldeko enpresaren eskaintza beste prezioekin alderatu», azpimarratu du Abotsanitzek.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos
