Gaur goizean Hendaian atxilotu duten David Plaren senitarteko eta lagunei elkartasuna adierazi ondoren, preso ohi nafarra atxilotzeko eta espainaratzeko erabakia euroaginduaren prozeduraren bidez «ez dela onargarria» adierazi du EH Baik, agiri baten bidez.
EH Baik nabarmendu duenez, David Plari leporatzen dizkioten egitateak frantses Estatuan gertatu ziren. Are, frantses Poliziak berak euroaginduan agertzen diren hainbat informazio gezurtatu zituela oroitarazi du. Hori dela eta, erabakiak oinarri juridikorik ez duela eta «estatuek konfrontazioan oinarritutako eszenatokia» mantentzeko asmoari erantzuten diola salatu du indar abertzaleak.
«Gure herriaren gehiengo sozial eta politiko handi baten nahietatik urruntzen dira estatuak, eta, zoritxarrez, azken hilabeteetan mendekuan oinarritutako erasoak biderkatu egin dira» gaineratu du EH Baik, hala nola Jakes Esnal, Xistor Haranburu, Lorentxa Beyrie edo Ibon Fernandez Iradiren kasuei buruz emandako erabakiak aipatuz.
Azkenik, gaur Hendaiako Herriko Etxearen aitzinean arratsaldeko 19.00etan deitu duten elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du EH Baik.
Sortu: «Kartzelak husteko garaia da»
Sortuk Pla «berehala aske utz dezaten» exijitu du agiri baten bidez. «Muntaia polizial baten aurrean gaudela esan dezakegu, leporatzen zaizkion egitateek ez baitute oinarri juridikorik, ikerketan frogatuta gelditu zen moduan», adierazi du.
Horrela, «Espainiako Estatuan eta Hego Euskal Herrian sektore eta estamendu boteretsu askok iraganeko dinamiketan iltzatuta jarraitzen dutela» eta «aurrerapausoak emateko deseroso» sentitzen direla azpimarratu du.
«Berriz diogu: ez da kartzelak betetzeko garaia, hustekoa baizik, bake eta askatasun agertoki berri bat eraiki nahi badugu», nabarmendu du, eta, horregatik guztiagatik, antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Sortuk.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete


