Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea, eta NAIZek ahalegin horretan bere ekarpena egin nahi du. Mikel Troitiñoren yoga saioen ondotik –hemen ikus ditzakezue orain artekoak–, zumbaren txanda izango da heldu den astean.
Martxoaren 30etik aurrera, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari profesional durangarrak zumba saioak eskainiko dizkigu, egunero, konfinamendu egoerak irauten duen bitartean.
Saioak arratsaldeko 19.00etan izango dira, NAIZ.EUSen emitituko dira eta sare sozialetatik ere zabalduko dira. Edonorentzako moduko saioak prestatu ditu durangarrak, familia osoarentzat; hogeita hamar minutu iraungo dute eta hiru zati izango dituzte: beroketa ariketak, koreografia errazak eta luzaketak. Etxean kirola egin eta izerdi pixka bat botatzeko aukera paregabea, beraz.
«Denontzako pentsatuta dagoen saioa izango da, etxean egiteko, eta itxialdi honetan disfrutatzeko», azaldu du Elene Carretok.
Animatu!
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
