
Behatokiak prentsa ohar batean azaldu du Mendigorriko gurasoen egoera «ulergaitza» dela; izan ere, urtez urte D ereduaren alde egin arren, Nafarroako Gobernuak euskarazko eredurik ezarri ez duela eta etorkizunean eredu hori ezartzeko asmorik duen zehazten ez duela salatu dute.
Horregatik, Behatokiak gurasoen eskaerak bere egin eta asteazken honetan Euskarabidean, Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko duen organoan, eskabidea aurkeztea erabaki du.
Mendigorriko Julian Maria Espinal Olcoz ikastetxe publikoko guraso talde batek 2015ean ekin zion euren seme-alabek euskaraz ikasteko zuten eskubidea aldarrikatzeari. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza delegaritzak, aldiz, ez du, Behatokiaren iritziz, bidea ireki Mendigorriko gurasoek aukera hori izan dezaten.
Horrela, Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak bat egin du gurasoen eskaerarekin, hala eskatzen duten gurasoentzako euskarazko «irakaskuntza lerroak sortzea ezinbestekoa» delako: «Nafarroa guztian bezala, Mendigorria bezalako herri txikietan berebizikoa da etorkizunerako haurrak herrian bertan euskaraz ikasteko aukera izan ahal izatea, are gehiago herrian bertan, Mendigorrian bezala, instalazio egokiak dituen zentroa izanik».
Horregatik, «kurtsoz kurtso gurasoek egindako eskaerari erantzuna eman beharko litzaioke behingoz, aukera egon badagoelako». Eta ez hori bakarrik, «ez gara ari soilik guraso batzuen eskaeraz, Nafarroako hainbat herritako haurren eskubideez eta herri hauetako eredu kultural eta soziolinguistikoaz ere ari gara eta horiek babesteko egungo Nafarroako marko juridikoak ez duela beharrezko babesa ematen argi gelditzen da», azpimarratu du Gaubekak.
Egoera «larria»
Izan ere, 18/1986 Euskararen Legearen 25. artikuluan euskara irakaskuntzan pixkanaka, progresiboki eta behar adina sartuko dela adierazten dela zehaztu du Gaubekak, eta 159/1988 Foru Dekretuan, Nafarroako irakaskuntza ez unibertsitarioan administrazioak, tutore edo gurasoek aurkeztutako eskaerak eta zentroaren baldintzak aztertu ostean, dagokion ereduaren ezarpen jarrai, gradual eta egokia eskaintzea ziurtatzen duela.
«Baina, errealitatea oso bestelakoa da, gurasoek oraindik ez baitute jaso Nafarroako Gobernuaren erantzun arrazoitu bat», salatu du.
Ildo horretan, ezagutzen duten informazio bakarra Mendigorriko ikastetxean D eredurik gabe jarraitzen dutela eta aurrematrikulazioak egiterakoan zentro honetan D eredua hautatzea ezinezkoa dela nabarmendu du zuzendariak.
Gainera, Gaubekak «larritzat» jo du egoera, haurren hezkuntza eskubideak urratzeaz gaindi, familientzako «eragozpen handiak» sortzen direlako.
«Euskaraz ikasteko herritik kanpo bidali behar dituzte haurrak, horrek dakartzan ondorio guztiekin: garraio eta jangela zerbitzuak ordaindu beharra, errepideko arriskuak, denboraren kudeaketa, familien erosotasunean oztopoak...», gaineratu du.
Eta, era berean, Mendigorriari berari ere eragiten dizkio kalteak, Gaubekaren aburuz: «Epe ertainera, egoera honek eragin nabarmena izango du herriko soziolinguistika eta eredu kulturalean. Berdintasuna, justizia eta kohesioaren alde beharrezko neurriak exijitzen dizkiogu Nafarroako Gobernuari».
Udalak onartutako mozioa
Mendigorriako Udalak, EH Bildu gobernuan dela, mozio bat onartu zuen herriko ikastetxe publikoan seme-alabak D ereduan inskribatu ahal izatea eskatzen duten udalerriko familiei babesa emateko. Joan den hilean onartu zuten mozioa, eta atzo igorri zieten legebiltzar talde guztiei.
Ildo horretan, mozioarekin bat egiten duela jakinarazi zuen atzo Geroa Baik, eta, ildo horretan, Maria Solana alderdiko Hezkuntza bozeramaileak Carlos Gimeno Hezkuntza sailburuari familien, Mendigorriako Udalaren, Gobernuan babesa ematen dioten indar politikoen eskaerari erantzutea eskatu zion.
Gainera, arduraz jokatzeko eskatu zion ere, eskaera horri erantzutea, legezkoa izateaz gain eta berme juridiko osoz, «zentzuzkoa baita politika aurrerakoien, ekitatearen eta hizkuntza-aniztasunarekiko errespetuaren ikuspegitik».

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas
