NAIZ

«Esa Ez» martxa bideoan egin dute koronabirusari aurre eginez

Koronabirusaren gainetik, Esako urtegiaren handitzea salatzeko antolatu zegoen martxak mezu ozena zabaltzea lortu zuen joan den asteburuan. Etxeetan gordeta zeuden lagun ugarik bideoa grabatu dute eta guzti horiek elkartu egin dituzte «Esa ez!» oihukatzeko.

Esako urtegiaren handitzearen kontrako bideoaren irudia.
Esako urtegiaren handitzearen kontrako bideoaren irudia.

Joan den iganderako aurreikusita zegoen Esako urtegiaren handitzea salatzeko martxaren hirugarren edizioa. Koronabirusak sorturiko egoera ezin izan zuten pentsatutsa zuten bezala egin, baina buelta eman diote Yesa+ No, Rio Aragon eta ZAIN elkarteek. Etxeetan gordeta zeudenak bideoak grabatu dituzte eta guztiak elkartu dituzte.

«Covid-19aren pandemia bete-betean dugularik, zientzialariak bat datoz esatean gaur egungo epidemien zati handi bat, eta etorkizunean ager daitezkeenak, ingurumenaren degradazioarekin lotuta daudela. Kutsadurak, habitat naturalen desagerpenak, animalia eta landare espezieen desagertzeak, espezie inbaditzaileek edo jaten eta/edo jaten dituzten animalien katean gertatzen diren aldaketek ekosistemak aldatzen dituzte, eta, horrela, epidemia berri eta arriskutsuen agerpena eta hedapena errazten da», salatu dute.

«Ongizatea lehenesteko. Arazoa ez delako baliabide falta. Arazo nagusia da baliabideen zati handi bat ez dela gizarte osoaren osasun eta ongizatera bideratzen , gutxi batzuk aberastera baizik. Obra publiko handi bat zalantzan jartzen den bakoitzean, azpiegitura horrek sortuko duen onura handiagoa dela argudiatzen da, eragiten dituen kalteak baino. Esaren kasuan, handitzearen ondoren sortuko diren hektarea ureztatuez hitz egiten digute, baina inoiz ez dute emango lur ureztagarri horiek dituzten jabeen daturik. Zenbat poltsikok onurak ateratzen dituzten ekoizle txikien desagerpena eragiten duten ureztapenetatik, latifundista handien mesedetan», gaineratu dute.

«Esaren haunditzearen aurka egiten dugun elkarteok ez dugu gure erantzukizuna saihestuko pertsonek eta pertsonentzat pentsatutako gizarte-eredu hori eraikitzen laguntzeko orduan. Eztabaida honetarako gure ekarpen nagusia Esaren oposizioa elikatzen duten ikuspegi ezberdinetan sakontzea da: bizitza, segurtasuna eta kontserbazioa??, ideia horietako bakoitzak garapen propioa izatea lortuz. Aldi berean, ezinbestekotzat jotzen dugu Esako urtegia handitzeak gizartean, ekonomian eta ingurumenean», aldarrikatu dute.