
17 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian, koronabirusaren ondorioz, azken orduetan, atzoko erregistroan baino bat gehiago. Guztira, 1.834 lagun zendu dira Euskal Herrian osasun krisiaren hasieratik: 1.353 EAEn, 471 Nafarroan eta Baionako ospitaleak konfirmatutako hamarrak.
Positiboei dagokienez, Nafarroak 18 PCR positibo berri baieztatu ditu, atzo baino bi gehiago, eta EAEk 13, atzokoan baino bat gutxiago. Atzoko datuen oso antzerakoak dira, baina asteleheneko zenbaketak, asteburua dela-eta, baldintzatuta egon ohi dira. Eta gaurko datuek beheranzko joera baieztatu dute.
EAEn, 12 heriotza hauek batuta (10 Bizkaian, bat Araban eta beste bat Gipuzkoan), 1.353 lagunek galdu dute bizia koronabirusaren ondorioz. Horietako 739 Bizkaian, 346 Araban eta 268 Gipuzkoan.
Atzo, egin ziren 4.598 frogetatik 13k baino ez zuten positibo eman. Orotara, 12.965 PCR positibo zenbatu dituzte, zeintzuei test azkar bidez konfirmatutako 3.461 kaltetuak batu beharko zaizkien. Guztira, 16.426 dira EAEn ezagutzera eman diren kasuak, 110.956 PCR froga eta 57.435 test azkar egin direnean.
Era berean, azken orduetan, 17 lagun ospitaleratu behar izan dituzte eta bi, ZIUn (Zainketa Intentsiboko Unitatea). Une honetan, Nekane Murga Osasun sailburuak azaldu duenez, 619 lagun dadue EAEko ospitale ezberdinetan. Datu «onak» diren arren, «zubi eta asteburu batetik gatozela» kontuan hartu behar da oraindik ere, ohartarazi du.
Nafarroan, berriz, 471 lagun zendu dira, gaurko bostak zenbatuta. PCR positibo kasuak 4.936 dira dagoeneko eta test azkarren bidez beste 1.625 kaltetu baieztatu dituzte. Guztira, herrialdeak 6.561 positibo zenbatzen ditu. Bestetik, bost lagun ospitaleratu behar izan dituzte eta bat ZIUn.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral



