Euskal Hirgune Elkargoak euskara sustatzeko lehen kanpaina komunikatiboa abiarazi du. «Euskal Herria jatorrizko bertsioan bizi ezazu» goiburua du gurasoak euskara ikastera gonbidatzen dituen iragarkiak. Ikasturte berriarekin euskara ikasteko hautua egin behar dela irudikatzeko, ostera, «abian naiz» azpititulua agertzen da esaldi nagusiaren ondoan. Guztia frantsesez, euskaraz ez dakitenei zuzendutako afixa baita Ipar Euskal Herri osoan zabalduko dena.
«Film batean bezala, jatorrizko bertsioan hobeki ulertzen dela adierazi nahi izan dugu», aldarrikatu du Antton Curutcharryk, Euskara eta Gaskoiaren aldeko Hizkuntz Politika eta Kulturaren arduradunak. Bere iritziz, «euskara jakitearekin hobeto ulertzen da lurraldea, eta hobeto bizitzen da eta horixe da lema nagusiarekin adierazi nahi duguna».
Bestalde, ikasturte berriaren hasiera helburu berriak abian jartzeko sasoia ere badela oroitarazi du Euskal Elkargoko ordezkariak eta, horregatik, urtero sasoi honetan egiten diren euskaltegietako izen-emate kanpainekin bat eginez, helduei euskara irakasten dieten eskola desberdinekin elkarlanean eraikitako kanpaina dela jakinarazi du.
«Urte luzez bakarrik aritu gara sartze kanpainak egiten, eta orain ikustea Euskal Elkargoa kanpainarekin bat egiten, pozgarria da eta zoriontzekoa da», nabarmendu du Amaia Beyre AEK-ko kideak. «Hendaiatik Maulera diren 15 gau eskoletan» izen emateko epea irailaren 14an irekiko dela eta ikastaroak urriaren 5ean hasiko direla ere jakinarazi dute AEK-ko ordezkariek.
Urruñako Adixkideak, Angeluko Ikasleak eta Baionako Jakinola hizkuntzen etxeko ordezkariek ere haien lanaren berri eman dute, guztiek hartu baitute parte Euskal Elkargoaren kanpainaren antolaketan. Horrekin batera, helduen euskalduntzeak duen garrantzia ere azpimarratu dute. «Gurasoek adibidea eman behar dute, zeren bestela txikitan ikasitakoa txikitan geratzen da», nabarmendu du Beyrek.
«Terrenoan lanean» ari direnen lana ezagutzera emateko plataforma bat sortu du Euskal Elkargoak. Horrela, «japprendslebasque.com» webgunearen bitartez Adixkideak, Angeluko Ikasleak, AEK eta Jakinola Hikuntzen Etxeak egiten dituzten eskaintzen berri izan daiteke.
Helduak bakarrik ez
Ikerketek diotenez Ipar Euskal Herrian euskara gehien dakiten herritarrak haurrak eta 50 urtetik gorako herritarrak direla azaldu du Jean-Rene Etchegarayk, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak, eta horregatik euskara ikastera 30 eta 50 urte arteko pertsona helduak bultzatu nahi dituztela argitu du.
Kazetarien galderen aurrean azaldu duenez, adin jakin bat arte euskaraz entzuten zuen etxean lehendakariak, baina gero pixkanaka ahazten joan zen, nahiz eta egun oraindik apur bat ulertzen duen. Etchegarayk aitortu duenez, auzapez hautatua izan ez balitz, ziur aski, euskara ikasteko kurtsoetako batean izena emango luke.
Gauzak honela, Curutcharryk argitu duenez, «gehienbat heldu aktiboei zuzendutako kanpaina da, baina lehena da, ezin gara kanpaina bakar batekin denengana iritsi, hala eta guztiz ere, 50 urtetik gorako euskaldun pasiboentzat, alegia, euskara ahaztu dutenentzat ere balio du deialdiak».

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
