
Irati Gurasoekin Euskal Herrira! ekimenak iragarri duenez, datorren ostiralean, hilak 25, Zaballako espetxera joango da Olentzerorekin batera eta bertan «oparia» utziko du, kartzela horretan familientzako modulua ireki dezatela aldarrikatzeko. Ohar batean zehaztu duenez, Olentzerok «bere aletxoa» ipini nahi izan du eta zabuak eman dizkie Arabako espetxera eraman ditzaten, eta horrela, «familientzako modulu mistoa ireki dezaten». Izan ere, gogora ekarri duenez, Euskal Herrian ez dago familientzako espetxerik; Aranjuezekoa da gertuen dagoena.
Irati Gurasoekin Euskal Herrira! ekimena ekainean sortu zen. Irati Etxebarria Zapirain 2018ko martxoaren 8an jaio zen espetxean, eta orain Aranjuezeko presondegian bizi da, aita eta ama bertan baititu. 2021eko martxoan haurrak 3 urte beteko ditu eta espainiar legediak aginduta, gurasoengandik banandu, kartzela utzi eta bere senitartekoekin Bilbora bizitzera joango da, izan ere, hor du familia ingurua.
Ekimenak salatu duenez, dispertsioak «gogor kolpatzen du» presoaren inguru hurbila eta zigor erantsi horien ondorioak «latzak» dira, are gehiago, adin txikikoak tartean daudenean. Irati motxiladun haurretako bat dela gogoratu dute, eta haren egoerak kezkatuta iragan ekainean abiatu zuten ekimena eta atxikimendu bilketa. «Gaur milaka dira haien babesa eman diguten elkarte zein herritarrak».
Hilaren 25ean Olentzero izango dute lagun. Hitzordua eguerdiko 12.00etan da, Zaballako espetxearen ondoko biribilgunean.

Bazofia sintética disfrazada de noticia para hacer política facha

Mutualistas vizcainos percibirán mayor importe en su pensión al ajustarse sus retenciones

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»
