NAIZ

Gasteizko Zabalgana auzoan «hezkuntza eskubidea urratzen» dela salatu du Steilasek

Gasteizko Zabalgana auzoan dagoen Aldaialde eskolaren egoera salatu du Steilasek. Ikasleek bost urte daramatzate barrakoietan eta sindikaturen usten «erantzukizun politikoak mahai gainean jarri behar dira». Lakuak dioenez, «traba juridikoak» daude aurrera egiteko.

Las familias llevan mucho tiempo luchando para lograr una solución. (@Aldaiaberri_GE)
Las familias llevan mucho tiempo luchando para lograr una solución. (@Aldaiaberri_GE)

Steilas sindikatuak elkartasun osoa adierazi die Aldaialdeko hezkuntza komunitatea osatzen duten familia eta langile guztiei, izan ere ikasleek bost urte daramatzate barrakoietan. Dirudienez eraikin berriaren lanak datorren kurtsoan hasiko dira, baina asteartean Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak aurrera egiteko «traba juridikoak» daudela ohartarazi zuen.

Ohar batean sindikatuak azaldu duenez, «azken bi hamarkadetan Gasteizeko biztanle kopurua asko hasi da. Duela 20 urte baino 40000 biztanle gehigo ditu Gasteizek. Salburua eta Zabalganako auzoek hartatu dituzte biztanle gehien azken urte hauetan. Agerikoa zen auzo hauek ikastetxe publiko berriak beharko zituztela».

«Baina azken hamarkadan PSEk, PPk eta EAJak eginiko kudeaketa tamalgarria izan da. Salburua auzoan Errekabarri ikastetxea auzoko familien presio eta mobilizazioen ondoren eraiki zen, agindutakoa baino askoz beranduago. Auzoko institua ere berandu dabil, eta Errekabarriko ikasleen etorkizuna zein izango den ez dakigu. Denok egoera zein den jakin arren, arduradun politikoen jarrera etsigarria izaten ari da, berriro ere», gaineratu du.

Eta azpimarratu du Zabalganan bizi den egoera. «Bereziki kezkagarria da Aldaialdeko familiek bizi duten egoera. PSEk, PPk eta EAJak kudeaketa axolagabea egin dute Udalean zein Jaurlaritzan. Erantzukizun politikoak mahai gainean jarri behar dira eta milaka ikasleren hezkuntza eskubidearekin horren modu ardueragabean aritu direnek dimisioa eman beharko lukete», adierazi du.

«Jaurlaritzari eta Udalari, behingoz, dagokien ardurarekin eta erantzukizunarekin aritu daitezela exijitzen diegu, salbuespenezko irtenbideak bilatuz beraiek sortutako korapiloa askatu ahal izateko», nabarmendu du Steilasek.

Urtaranen agerraldia

EH Bilduk Gorka Urtaran alkatearen agerraldia erroldatu du Lurralde Batzordean, Aldaialde HLHIren egoerari buruzko argibideak eman ditzan.

«Aldaialdeko familiek bost urte daramatzate ikastetxea eraikitzen has dadin zain, eta EAJk datarik zehaztu gabe eta baloiak kanpora botatzen jarraitzen du. Onartezina da. Behin eta berriro esaten ari gara: Aldaialdeko familiek ezin dute gehiago itxaron», esan du EH Bilduko bozeramaile Miren Larrionek.