
Bruselako epaitegi batek maiatzaren 26an egingo du Europako Batzordeak AstraZeneca farmazia-konpainiaren aurka aurkeztutako salaketaren inguruko lehen saioa. Estatuei koronabirusaren aurkako txertoak emateko hartu zuen konpromisoa «sistematikoki» bete ez izana leporatu dio Europak AstraZenecari.
Stefan de Keersmaecker Osasun bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, Europar Batasuneko exekutiboak erakundeaz kanpoko abokatu talde bat izango du epaiketan, Belgikako legediak eskatzen duen bezala.
Joan den ostiralean, Bruselako Auzitegi batean salaketa aurkeztu zuen Eupako Batzordeak, kide diren Estatu guztien babesarekin, eta «laborategiarekin hainbat hilabetez harremanetan egon ondoren, hornidura arazoengatik izandako arazoak konpondu ez zirelako.
«Ez dira kontratuaren zenbait termino errespetatu eta enpresak ez du dosien banaketa egokia bermatzeko estrategia fidagarririk aurkeztu», azaldu zuen orduan De Keersmaeckerrek.
Europako Batzordearentzat, prozedura horren barruan garrantzitsuena AstraZenecak Europar Batasuneko herrialdeei dosiak «azkar» banatzea da, «bi aldeen arteko kontratuaren arabera».
AstraZenecak EBrekin hitzartutako banaketak betetzeko dituen arazoek konpainia eta Europako Batzordea aurrez aurre jarri dituzte azken hilabeteetan. Aurreikuspenen arabera, urteko lehen hiruhilekoan 120 milioi dosi eman behar zizkien estatu kideei, baina 30 milioi baino ez zituen banatu.
Apirila eta ekaina arteko aldirako, laborategiak 70 milioi dosi banatzeko gai izango dela uste du, eta EBrekiko akordioak 180 milioi emango dituela aurreikusten du.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

