Oriamendira bidean, lagun ugari. (Maialen ANDRES / FOKU)
Oriamendira bidean, lagun ugari. (Maialen ANDRES / FOKU)
Sakandarrek zendutako Fran Balda izan dute gogoan.
Sakandarrek zendutako Fran Balda izan dute gogoan.
Andoaingo talde bat, Aizkorrikon. (@AndoaingoSare)
Andoaingo talde bat, Aizkorrikon. (@AndoaingoSare)
Giro bikaina guarkoan. (Maialen ANDRES / FOKU)
Giro bikaina guarkoan. (Maialen ANDRES / FOKU)
Euskal Herriko 650 tontorretara izan dira igoerak. (@sare_herritarra)
Euskal Herriko 650 tontorretara izan dira igoerak. (@sare_herritarra)
Artxandan ere izan da igoera. (Aritz LOIOLA / FOKU)
Artxandan ere izan da igoera. (Aritz LOIOLA / FOKU)
Ezpeletan, martxa abiatzear. (@Artisans_Paix)
Ezpeletan, martxa abiatzear. (@Artisans_Paix)
Azkainetik Larrunera abiatu dira. (@Taberna_G)
Azkainetik Larrunera abiatu dira. (@Taberna_G)
Montañoko gailurrera ere iritsi da aldarria. (@sare_herritarra)
Montañoko gailurrera ere iritsi da aldarria. (@sare_herritarra)
Tontorramendi, airetik. (@sare_herritarra)
Tontorramendi, airetik. (@sare_herritarra)
Ukuan ere izan da lagun talde bat. (@sare_herritarra)
Ukuan ere izan da lagun talde bat. (@sare_herritarra)
Lokizeko tontorra.
Lokizeko tontorra. (@sare_herritarra)
Oiz mendian ere, jende andana. (@Julenaretakoa)
Oiz mendian ere, jende andana. (@Julenaretakoa)
NAIZ

650 tontorrerainoko bidea, preso eta iheslarien auzia konpontzeko

Sarek eta Bake Bideak deituta, Euskal Herriko 650 tontorretara igoerak egin dituzte milaka herritarrek. «Preso eta iheslarien etxerako bidea. Elkarbizitzarako eta bakerako bidea. Horixe da urratsez urrats gaurkoan hemen bildu garenok egin dugun bidea», azaldu dute ohar baten bidez. 

Machadoren ahotan «caminante no hay camino, se hace camino al andar» edo Mario Benedettiren «no te quedes inmóvil al borde del camino» eredu hartuta, Sarek preso eta iheslarien etxerako bidean urrats berriak aldarrikatu ditu Euskal Herriko 650 tontorretan.

«Konpon-bidea. Preso eta iheslarien etxerako bidea. Elkarbizitzarako eta bakerako bidea. Horixe da urratsez urrats gaurkoan hemen bildu garenok egin dugun bidea», adierazi dute ohar baten bidez. «Izan ere, azken urteetan argi erakutsi dugunez, herritarrok preso eta iheslarien auzia behin betikoz konpontzeko nahia dugu», gehitu dute.

Horretarako, euskal presoei legedi arrunta ezartzea, larriki gaixo diren presoek, zigorraren 3/4 beteta dutenak etxean izatea eta graduen progresio naturala dela medio, baimenekin dagokien gizarteratze prozesua osatu dezatela defendatu du Sarek.

«Bidegabekeria honekin amaitzeko» lehen urratsak hasiak direla nabarmendu du. «Euskal presoen gerturatzea ematen hasia da; urruntze politikarekin amaitzeko oraindik ere mugimendu sendorik egin ez arren, tantaka-tantaka distantzia laburtzen hasiak gara. Baita, graduen progresioari dagokionean ere, oso gutxinaka bada ere, ate berriak zabaltzen hasi dira».

Sareren iritzi, aldaketa hauek «ez dira nahikoa», baina «bide berriak zabaltzeko» baliatu behar dira. «Inoiz baino garrantzitsuagoa da kalean gure konponbidera eta presoen etxeratze «prozesua garatzeko nahia azaleratzea, gehiengoaren nahia. Bultzada hori gabe ez baita sekula etxerako bidea burutuko».