
EAEko 125 udalbatzek berretsi dute euskal presoak hurbiltzearen aldeko eta hainbat hamarkadatan aplikatzen ari zaien salbuespen legediaren ordez legedia arrunta ezartzearen alde 2020ko abenduaren 11n onartu zen Euskalduna Jauregiko Adierazpena.
Sare eta Etxeratek positiboki baloratu dute alderdi politikoek (aurretik sindikatuak ere alde agertu ziren) espetxe politika normalizatzeko bidean emandako urrats berri hau.
Estatu espainol eta frantseseko gobernuek espetxe politikaren humanizazioan eta salbuespenaren bukaeran aurrera egiten jarraitzea espero dutela gaineratu dute, «konponbidearen» eta «bizikidetzaren» bidean.
Hau da adierazpenaren berrespena gehiengo batez onartu duten udalbatzen zerrenda osoa: Araban, Donemiliaga, Barrundia, Iruraitz-Gauna, Zalduondo, Agurain, Dulantzi, Asparrena, Arraia-Maeztu, Lagran, Zuia, Urkabustaiz, Zigoita, Oion, Laguardia, Samaniego, Bastida, Gaubea, Gesaltza, Kuartango, Erriberagoita, Lantaron, Laudio, Amurrio, Okondo, Aiara herria, Artziniega, Argantzon eta Trebiñu.
Bizkaian, Mungia, Gordexola, Zierbena, Mañaria, Arrankudiaga (eta Zollo), Arakaldo, Zeberio, Arrigorriaga, Zaratamo, Orozko, Basauri, Larrabetzu, Gernika, Elorrio, Mendata, Muxika, Morga, Ajangiz, Elantxobe, Güeñes, Gamiz-Fika, Gatika, Areatza, Lemoa, Bermeo, Zaldibar, Leioa, Erandio, Arantzazu, Igorre, Ermua, Lezama, Derio, Zamudio, Sondika, Loiu, Aulesti, Markina-Xemein, Barakaldo, Zornotza, Alonsotegi, Santurtzi eta Berriz.
Gipuzkoan, Irun, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Elgoibar, Deba, Mutriku, Arrasate, Bergara, Oñati, Donostia, Ataun, Beasain, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga, Getaria, Aia, Zarautz, Zumaia, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Aduna, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Elduain, Gaztelu, Ibarra, Irura, Leaburu, Lizartza, Orexa, Tolosa, Villabona, Zizurkil, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Errezil eta Zestoa.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
