
EH Bilduk alegazioak aurkeztu ditu astearte honetan Espainiako Gobernuak Araban duen Ordezkariordetzan, Labrazan, Iturrietan eta Arkamon Lakuak eta Iberdrolak kokatu nahi dituzten parke eolikoen aurka.
Gasteizko Gobernua azpiegitura horiek eraikitzeko kokalekuak aukeratzeko orduan egiten ari den «kudeaketa txarragatik eta planifikazio faltagatik» justifikatu ditu alegazioak Kike Fernandez de Pinedo Arabako Batzar Nagusietan EH Bilduko bozeramaileak.
Gizarte-eragileen, toki-erakundeen eta, «oro har, herritarren artean sortzen ari den gaitzespen zabala ere badago arrazoien artean». Izan ere, EH Bilduk ohartarazi duenez, 18.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira proiektu hauen aurka.
Horrez gain, Iturrieta eta Arkamoko kasuak larriak dira EH Bildurentzat, Natura 2000 Sarean sartutako Kontserbazio Bereziko Eremuak baitira. Ildo horretan, talde subiranistak gogorarazi du 2002an onartutako Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plan zaharkituan kokaleku hori aurreikusten zela «bere garaian Eusko Jaurlaritzak proposatutakoen artean ingurumenean eragin handiena zuena bezala, 100etik 73ko eskalan».
«Argi utzi nahi dugu: Eusko Jaurlaritzak atzera egin behar du zentral horiek Labrazan, Iturrietan eta Arkamon eraikitzeko ahaleginean. Sistema berriztagarrien hedapena ordenatua eta arduratsua izan behar da", adierazi du Fernandez de Pinedok.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
