
Aita Marik joan den ostegunean Mediterraneo erdian erreskatatu zituen 50 pertsonak portu seguruan dira azkenean. Libiako kostaldetik zetozen lagun hauek Maltako uretan zirela hartu zituen euskal ontziak. «Oso egoera kaskarrean» zihoazen Europara, baina osasun aldetik ongi. Orain, Siziliako uhartean daude denak, Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) erakundeak baieztatu duenez.
Gobernuz Kanpoko Erakunde honek azaldu duenez, astearte goiz honetan lurreratu dira 50 pertsona hauek, tartean bakarrik dauden lau adingabe. Augustan porturatu dira, «gorabeherarik gabe».
SMHk erantsi duenez, guztiak dira gizonak eta marokoarrak eta negatibo eman dute covid-19aren testean.
Berria!! 50 lagunen lehorreratzea arazorik gabe amaitu da.
— Salvamento Maritimo Humaniario (@smhumanitario) June 1, 2021
Erreskatatuen #covid aurkako probak egin ondoren, guztiak negatiboak izan dira.
Momentu hontan #Aitamari ko tripulazioari ere proba egiten ari zaie eta emaitzen zain gaude. Eskerrik asko! pic.twitter.com/9zoTXSXK5F
Astelehenean, baimena
Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeak astelehenean jakinarazi zuenez, Erromako Itsas Koordinaziorako Zentroak baimena eman zion Aita Mari itsasontziari Siziliako Augusta portuan lehorreratzeko. Aita Mari berehala abiatu zen porturantz, gauean bertan iristeko esperantzarekin.
Migratzaileen eta asilo eskatzaileen eskubideak bermatuko dituen lehorreratze mekanismo bat eskatu dio beste behin SMHk Europar Batasunari, «itsasoan laguntza jasotzen duten unetik, bai eta bisatu-sistemak birformulatzea ere, pertsonak Mediterraneo erdikoa bezain hilgarriak diren bideak aukeratzera behartuta egon ez daitezen».

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
