
Espainiar Estatuan Covid pasaportea deritzona indarrean sartu den egun berean, ziurtagiri digitala erabili ahal izateko proben doakotasuna eskatu du Kongresuan EH Bilduk. Ohar batean azaldu duenez, «oraindik txertorik jaso ez duten herritarrengan sor dezakeen diskriminazioaz kezkatuta», Iñaki Ruiz de Pinedo diputatuak legez besteko proposamena aurkeztu du erakunde horretan, Osasun Batzordean eztabaida dadin. Hala, EH Bilduren ordezkariak espainiar Gobernuari eskatu dio baliabide propioak jar ditzala Covid pasaportea lortzeko testen doakotasuna bermatzeko.
Indar subiranistaren iritziz, «premiazkoa» da oraindik txertoa jasotzeko aukerarik izan ez duten herritarrengan «sor dezakeen diskriminazioa iraultzea». Izan ere, gaur-gaurkoz, immunitatea lortu ez duten herritarrek test negatibo bat aurkeztu beharko dute nahitaez bidaiatu ahal izateko, proba horri dagozkion gastuak ordainduz. «Diskriminazio egoera baten aurrean gaude oraindik txertoa hartu ezin izan duten guztientzat, txertoa jaso duten pertsonek edo immunitatea dutenek ez dituzten karga ekonomikoak hartu beharko dituztelako beren gain», ohartarazi du EH Bilduren Osasun bozeramaileak.
Agiri horren bidez, herrialde batetik bestera bidaiatu ahalko dute herritarrek, baldin eta ziurtatzen badute txertatuta daudela, PCR proban negatibo eman dutela edo gaitza pasatu dutelako antigorputzak dituztela.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»


