
Mugarik Gabeko Medikuen (MSF) Geo Barents ontziko tripulazioa bi asteko konfinamendua egitera behartu du Italiako Gobernuak eta, ondorioz, GKE-en itsasontzirik gabe gelditu da Mediterraneo erdialdea. Aita Mari ere han ibili zen azken misioan, eta Castello aldera erretiratu da orain, konponketa lanak egitera. 50 lagun erreskatatu zituen atunontzi euskaldunak joan den maiatzaren 27an.
Geo Barents-ek, aldiz, 410 migratzaile eraman ditu portu segurura ostiral honetan, zazpi egunez itsasontzian lehorreratzeko zain egon ondoren. Zazpi misio ezberdinetan salbatutako pertsonak dira. Tartean hamar emakume daude, horietako bat haurdun, eta 91 adin txikiko. 21 herritatik datoz, Siria, Bangladesh, Etiopia, Eritrea eta Sudandik, besteak beste.
Augusta hegoaldeko Siziliako portuan lehorreratu dira eta Gurutze Gorriak koronabirusaren froga egin die. Orain, Geo Barents hamalau egunez egonen da ainguratuta, berrogeialdia betetzeko.
Bera zen Mediterraneo erdialdean Libia edo Tunez bezalako Afrikako kostaldeko herrietatik Europa aldera abiatutako migratzaileak erreskatatzen ari zen ontzi bakarra.
Beste bost ontzi blokeaturik
Ustezko irregulartasun batzuk direla medio, Gobernu italiarrak blokeatuak ditu pertsonak salbatzen aritzen diren beste bost itsasontzi: Sea Eye 4, Alan Kurdi, Sea Watch 3 eta 4 eta Open Arms. Azken hau, izen bereko antolakundearen ontzia, Pozzallo hegoaldeko Siziliako portuan dago duela bederatzi astetatik.
Astelehen honetan, Sira Rego Unidas Podemoseko eurodiputatua Pozzallora joan zen Open Armsen egoera bertatik bertara ikustera. Ontzitik bertatik, Europako Batasunari eskatu zion itsasoan migratzaileak erreskatatzen dituztenak «kriminalizatzeari» uzteko.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
