NAIZ

Iruñeko Alde Zaharreko herri mugimenduaren 50 urteak erakusketa batean

Iruñeko Alde Zaharreko herri mugimenduak 50 urte beteko ditu. Ibilbide luze hau nolakoa izan den jakiteko erakusketa antolatu du AZ Ekimenak. Plazara! gunen ikusi ahal izanen da gaurtik aurrera uztailaren 2ra arte. Hamar metro luzeko denbora-lerro bat izanen du, datak eta irudiak bilduz.

Los gigantes de Alde Zaharra en una celebración de San Fermin Txiki, en una imagen de archivo. (Idoia ZABALETA/FOKU)
Los gigantes de Alde Zaharra en una celebración de San Fermin Txiki, en una imagen de archivo. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Gaurtik uztailaren 2ra arte, AZ Ekimenak Plazara!-n (Kale Nagusia 31) ’Auzoa egiten, Historia egiten’ parte hartzeko erakusketa antolatuko du, 50 urte beteko dituen Iruñeko Alde Zaharreko auzokoen ibilaldia gogoratuz eta auzokide guztien ekarpenekin osatuko dena.

Erakusketa honek hamar metro luzeko denbora-lerro bat izanen du, auzoko une gogoangarri ezberdinak, datak eta irudiak bilduz, Iruñea Zaharraren erdigunea markatu zuten momentuekin. Erakusgaia amaitu gabe aurkezten da, Alde Zaharra mila modutan bizi izan edo hiriko gune hau propio jo duten pertsona guztien memoria islatuta gera dadin. Parte har daiteke informazioa ematen, bai dokumentu grafikoen bidez, bai erakusketako bi aste hauetan jasoko ditugun testigantzen bidez.

Lan hau AZ Ekimenak aspalditik prestatzen ari den ikerketa-proiektu baten parte da auzo-mugimenduaren historia islatzeko, bide batez auzo honen etorkizuneko garapenari lagunduko diona. Auzo-elkarteko artxiboen erreskatea erakusketaren ikusleek partekatu nahi dituzten ekarpen guztiek osatuko dute, modu honetan Alde Zaharreko memoria kolektiboa sortzen lagunduz.

Erakusketa zabalik egongo da 17:30etik 20:30era astelehenetik ostiralera, eta 11:00etatik 14:00etara larunbatean (26). Eskaner bat egonen da aurkezten den material grafikoa kopiatzeko eta post it-ak, jendeak oroitzapenak, iritziak edota zuzenketak idazteko, erakusketan bertan denbora-lerroan jar ditzan.