Iaz bezala, aurten ere pandemiaren eragina Hiru Behien Zergaren errituan. Oro har egoera duela urtebetekoa baino hobea den arren, parte hartzaileek musukoa jantzi behar izan dute aurten ere.
Aurtengoan eguraldia ez dute lagun izan (euria, hotza eta behelainoa ere protagonista izan dira), baina horek ere ez du ekidin San Martin harriaren inguruan egiten den zeremonia ospatzea.
Urtero Hiru Behien Zerga deritzona ordainduta, Baretous eskualdeko artzainek Erronkariko bazkalekuak ustiatzeko baimena jasotzen dute. Hitzarmenak 1375. urtean du jatorria, urte horren aurretik erronkariarrek eta biarnotarrek mendeak eman baitzituzten liskarretan.
Ordutik mende luzez, 646 urtez jarraian egin dute ospakizun hau toki berean, 1.760 metroko garaieran Pirinioetako bi aldeetako agintariek, jantzi tradizionalak erabiliz.
Tradizioak agintzen duenez, biarnotarrek aurkezten dituzten hiru abelburuek hortz, ilaje eta adar berdintsuak izan behar dituzte eta aukeraketa Izabako albaitariari dagokio.
Pandemiak eragindako aldaketak
Covid-19ak ez du ospakizuna saihestu, baina hainbat aldaketa eragin ditu, esaterako bertaratutakoen kopuruan edo tradizioari lotuta zeuden bestelako ekitaldietan (herri bazkaria, esaterako).
Horrez gain, erritua bera ere pixka bat moldatu behar izan dute, parte-hartzaileek ez baitituzte eskuak San Martin harriaren gainean jarri, ituna zigilatzeko, ohikoa zen bezala.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
