
Bidania-Goiatzen ezarri zuten kanpamendua jzioquitar gazteek uztailaren 16an. Geroztik, motxila hartu eta elkarrekin ekin zioten espedizioari. Bidania-Goiatzetik Ernio tontorrera igo eta Tolosara jaitsi ziren gero, han paisaia linguistikoari buruzko hausnarketa egiteko.
Uztailaren 19an Arantzazutik Otzaurterako etapa egin zuten, ondoren Zegaman Urmuga ibilaldi musikatuarekin gozatu ahal izateko. Arantzazutik San Adrianera izan zen lehen zatia. Behin San Adrianen Aranzadi elkartekoek koba eta baselizari buruzko azalpenak eskaini zizkieten gazteei.
Uztailaren 20an iritsi zen EuskarAbentura Aulestira, orduan ere hainbat ordezkari instituzionalen bisitarekin, tartean Lakuako Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburua. Mezu argia eman zien: «Euskara berreskuratzea egunero abentura bat da».
Gauean Kai Nakai musikariaren bisita izan zuten gazteek eta kontzertuaz gozatzeaz gain, musika industriari, emakumeek arte eszenan duten tokiari eta euskarari buruzko galderak egin ahal izan zizkioten jzioquitarrek.
Hurrengo egunean Aulestitik Gernikara oinez joan ziren jzioquitarrak, bidean Santimamiñe eta Basondotik pasatuz. Gernikako Arbola bisitatu zuten gero, EuskarAbenturaren helburuetako bat baita, antolatzaileek azpimarratu dutenez, «Euskal Herriko natura-ondasun eta ondasun historiko nahiz kulturalen transmisioa bermatzea».
Aulestiko Iluntzar tontorrera ere ailegatu zen 60 gazteen taldea, han hizkuntza ekologiari buruzko azalpenak jasotzeko.
Larunbatean Aulestitik Lekeitiorako irteera izan zuten gazteek. Karraspioko hondartzan geldialdia egin eta berriz ere Aulestira itzuli ziren, igande honetan abenturari amaiera emateko.

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

Pedro Sánchez rompe el Gobierno español y convoca elecciones para el 23 de julio

EH Bildu logra los mejores resultados de su historia y es la más votada en las municipales

Vincent Etcheto nommé manager des Euskarians
