Arnaitz Gorriti

Galiziara azkenengo bisita egingo du Eusko Label Ligak Kontxari begira jarri aurretik

Hondarribiak joan zen astean lortu zuen moduan, Santurtzirekiko sailkapen nagusiko aldea murrizten jarritzea nahi du. Ares eta Moañako estropadetan oroitzapen onak ditu «Ama Guadalupekoak». Bestalde, Zarautzek maila galduko du Tirani 11 puntuko aldea berreskuratu ezean.

Hondarribiak joan zen asteko asteburu borobilari jarraipena eman nahi dio asteburu honi ere. (Idoia ZABALETA / FOKU)
Hondarribiak joan zen asteko asteburu borobilari jarraipena eman nahi dio asteburu honi ere. (Idoia ZABALETA / FOKU)

Mundu guztia Kontxako Banderari begira hasi da, baina Eusko Label Ligak ez du atsedenik hartzen. Galiziari denboraldiko hirugarren eta azken bisita egingo dute traineruek asteburuan, Ares eta Moañako banderak jokatuko baitura bertan.

Joan zen astea ezinhobea suertatu zitzaion Hondarribiari, Santurtzirekiko aldea erdira murriztu baitzuen. Hala, sailkapen nagusian "Soterak" aurretik jarraitzen badu ere, 169 punturekin, 165 puntu pilatu ditu "Ama Guadalupekoak" berak ere, eta Aresen eta Moañak esperientzia onak lortu ditu azken urteetan. Bada, gipuzkoarrek joan zen asteburuan hasi zuten bolada ona jarraitzeko gogoa izango dute. Hiru puntu edo gutxiagoko aldeaz iritsiko balitz Eusko label Liga azken estropadara, kasu horretan azken proba erlojuaren aurka jokatuko litzatekeela gogoratu behar da

"Concello de Ares" XIV Bandera jokatuko da larunbat arratsaldeko 18.13etan hasita. Hala ere, Eusko Label Ligarentzat hirugarren aldia baino ez da izango Aresko uretan. 2017an Zierbena nagusitu zen eta iaz, berriz, Hondarribia. Bide batez, "Ama Guadalupekoak" ezarri zuen eremuko markarik onena: 19:34.94.

Domekan berriz, 12.13etan hasita, Moañako XXXIX. Bandera jokatuko da. Azken bi denboraldietan ez da Moañan Eusko Label Ligako estropadarik izan; hala azken garailea 2018an Urdaibai izan zen. Bermeotarrek 2016an ere irabazi zuten, Hondarribiak 2014an eta 2017an, eta Oriok, berriz, 2015eko ekitaldian.

Galiziako asteburua izango da, bestalde, 12 traineruk parte hartuko duten azkena. Irailaren 18 eta 19an Ligari begirako azken estropada biak jokatzeaz gain, igoerako play-offak ere jokatuko dira. Hala, asteburu honetan ikusiko da nola Zarautzek maila galduko duen eta baita ere nola Tiranek mailari eusteko nahiaz play-offak jokatuko dituen.

Kontrakorik gertatzea miraria litzateke. Izan ere, Zarauzko "Enbatak" 38 puntu ditu, Tiranek baino 11 gutxiago. Tiranek, berriz, Lekittarrak baino 18 puntu gutxiago ditu. Alegia, aldaketarik gertatzeko aukera bat badagoela matematikek bakarrik diotela.