Michelle Fitzpatrick (AFP)

Angela Merkel, feminismoa bere gain berandu hartu duen politikaria

Angela Merkelen agintaldia amaituko laster. 16 urte igaro dira Alemaniako kantzilerra hautatu zutenetik eta urtea luzeak igaro ditu feminimoari buruz hitz egin gabe. Irailean beraren jarrera aldatu zen, eta feminista dela esan zuen. Beranduegi batzuen ustez.

Angela Merkel, gizonen artean. (John THYS-POOL/AFP)
Angela Merkel, gizonen artean. (John THYS-POOL/AFP)

Angela Merkelek beirazko sabaia apurtu zuen eta beso luzeko emakumea bilakatu zen Alemaniako kantzilerra bilakatu zenean, 2003. urtean. Hala ere feminismoa ez zen izan lehentasun bat berarentzat. Egia esateko, ez da izan orain arte, bere agintaldiaren amaiera arte. Orduan esan du: «Feminista naiz».

Hala adierazi zuen irailaren hasierean, Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarrarekin izandako bileran. Bertan aitortu zuen beraren jarrera «herabea» izan dela femenismoari hitz egiterakoan, batez ere iraganean. Baina, esan zuenez, jarrera hori aldatu egin da.

Eta feminismoa, arlo sozialean, «gizonak eta emakumeak berdinak direla» esateari mugatzen dela esan zuen. Hala usten du, «printzipioz».

Hitz hauek eta 16 urte luze hauetan izandako jarrerak ez dute harrera ona izan, eta Ines Kappert Gunda Werner fundazioaren zuzendariaren hitzetan, «belarrondoko» galanta suposatu dute emakumeentzat.

«16 urte izan ditu feministei entzuteko, emakumeen egoera hobetzeko Alemanian, baina erabaki du ezer ez egitea», azaldu dio AFP berri-agentziari.

Kappertek azaldu duenez, Merkelek ez du erabili bere indarra emakumeen aldeko egiturazko aldaketak aurrera eramateko. Eta, esaterako, emakume eta gizonen arteko soldata arrakala %19koa da, emakume askok lanaldi partzialeko kontratuak dituztelako.

Gainera, Merkelen alderdiak uko egin dio zerga-sistemaren erreformari, ezkonduta dauden bikoteentzat onuragarria dena. Horrek eragiten du soldata baxuena duen ezkontidea, askotan emakumea, lanaldi partziala izatea.

Administrazio-kontseiluetan kuotak ezartzen dituen legea iaz onartu zen, SPDren ekimenari eskera. Eta Bundestagen duela 16 urte baino emakume gutxiago daude: %32 20005ean eta %31 azken legealdian.

Ekialdean hazita

Alemaniako Errepublika Demokratikoan hazi zen Merkel. Haurtzandegiak doakoak ziren, eta emakume eta gizonen soldatak berdinak izan behar zirela ezartzen zuen Konstituzioak. 

Merkelek aitortu du unibertsitatean gizonen artean leku bat egiteko ausardia izan zuela, Fisikako ikerketak egiteko beharrezkoa zen mahai bat eskuratzeko zailtasunak gogoratuz.

Eta ez du amorerik eman emakumeen aurrean jarrera matxista erakutsi duten zenbait politikarien aurrean, Recep Tayyip Erdogan edo Donald Trumpen aurrean esaterako.

Dena den, CDUren barnean jarrera patriarkala nagusi da gaur egun, «kontserbadore eta sexistak» diren gizonekin, azpimarratu du Kapperter.

Sudha David-Wilp German Marshall Fundeko zuzendariondokoak dionez, Merkelek «berandu» hartu du bere gain feminismoa.

Baina Alice Schwarzerrek ustez, zaila da esatea Merkel feminista dela. «Uste dut bera ez dagoela eroso feminismoarekin. Baina feminismoa ikusten da berarekin ekintzetan, beraren bizitzan eta arrakastan», ondorioztatu du.