
Atzo Islandian egin ziren legebiltzarreko hauteskundeetan gauza asko zeuden jokoan. Aurrena, gobernua sostengatu duen koalizioak gehiengoa lortuko ote zuen. Katrin Jakobsdottir Ezker Berdea Mugimenduko hautagai eta lehen ministroak karguan errepikatuko duen, edo, hobe, koalizio berdinarekin errepikatuko duen, hau da, Independentziaren Alderdiko kontserbadoreekin eta Alderdi Aurrerazaleko liberalekin. Beste hitz batzuetan esanda, Islandiako egonkortasun politikoa nolako akordioetan oinarrituko den.
Izan ere, ezkerraren eta eskuinaren arteko koalizioak, egonkortasuna eman dio Islandiari 2017tik, baina, aldiz, Ezker Berdea Mugimenduko oinarrietan ezinegon handia sortu du. Lehen ministroa popularra den arren, zigor botoak ez ote duen koalizioaren errepikapena ezinezko egingo jokoan dago.
Inkesten arabera, 371.000 biztanleko Ipar Atlantikoko uharteko legebiltzarrean bederatzi alderdik lortuko dute ordezkaritza, eta koalizioen jokoa inoiz baino irekiago dago.
Hirukote edo laukote berria?
Hartara, alderdiek akordioak lortu beharko dituzte izozmendiz eta sumendiz betetako Islandiako jendea kezkatzen dituen auzien inguruan: klima larrialdia, bi milioi turista jasotzen zituen ekonomia pandemiaren ostean suspertzea eta Europar Batasunean sartzeko eskaera.
Itxuraz, Islandia ez du aurrerantzean oraingo koalizioak gobernatuko: hirukote edo laukote berria beharko da.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo



