BABESLEDUN EDUKIA

Kaiku, Euskal Herriko baserritar familien esnea

Kaiku proiektua abeltzaintza-familiek osatzen dute eta duela 60 urte baino lehenagotik konpromiso sendoa du sektorearekin. Gaur egun, Kaikun 640 familia inguruk jarduten dute abeltzaintzan, Euskal Herri osoan.

 

Edurne, Aintzane eta Zaloarena Kaikuren familietako bat da.
Edurne, Aintzane eta Zaloarena Kaikuren familietako bat da.

Familiek kudeatutako ganadutegiak eboluzionatzen joan dira urteetan zehar, eta belaunaldiz belaunaldi transmititu dute tradiziozko trebetasuna aurrerapen teknologikoekin konbinatuta. Kaikuk sektorearen iraupenarekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoan, abeltzain guztiak berdin tratatuak dira, handiak zein txikiak. Horri esker, abeltzain txikikiek beren jarduera garatzen jarrai dezakete, bai baitakite beren ekoizpena osoa jaso egingo dela baserriaren kokapen geografikoa eta ekoizten duten litro-kopurua edozein delarik ere.

Izan ere, lehen sektorearen jasangarritasuna denon ahotan dabil. Sektore hori maiz ahaztua izan da, baina funtsezkoa da gure gizartearentzat eta hurbileneko inguruarentzat. Landa-inguruneko lanak lanpostuen sorrera eta ekonomia zirkularra sustatzen ditu, eta gazteak hirietara lan bila joatea neurri batean ekiditzen du, herriak bizirik mantenduz.

Kaikuko abeltzain-familia horietako bat Edurnerena da. Aintzane eta Zaloa ahizpekin batera Abanto Zierbena gainean duen baserrian lan egiten du. Aitari txanda hartu ondoren, haiek dira Goialde familia-ustiategiaren buru.

Emakumeek sektorean duten funtsezko paperaren adibide dira; izan ere, orain arte beti itzalean egon badira ere, abeltzaintzan oso parte aktiboa izan dute. Haiek zuzentzen dute ustiategia, lehengaien erosketarekin eta behien zaintzarekin lotutako guztia kudeatzen dute eta esnearen ekoizpena kontrolatzen dute.

Hiritik oso gertu bizi diren arren, baserria kokatuta dagoen inguruari esker, behiek aske bazka dezakete. Gainera, inguruko eremua produktu kimikorik gabe lantzen dute: ongarri naturalak erabili eta bioaniztasuna errespetatzen dute. Larreak zaintzeak ingurunea babesten du, ezagutzen dugun moduan, sastrakarik gabe mantentzen da eta sute-arriskua murriztu egiten da. Belar horrekin eta zerealekin modu erabat naturalean elikatzen dituzte behiak.

Estilo tradizional garbiari eutsiz, eta beren eguneroko lana garatzeko sektoreak egindako aurrerapenak txertatuz joan diren heinean, hiru ahizpa horiek apustu garbia egin dute ingurumena errespetatzen duen negozio-eredu jasangarri baten alde.

Beste familietako bat Itziarreko Santi eta bere semea den Iñakirena da. Beraiek teknologiaren aldeko apustua egin dute, jarduera profesionalizatu eta animalien ongizatea hobetze aldera. Behiak jezteko sistema automatizatua ezarri dute baserrian, behiak eskariaren arabera jetzi ahal izateko. Izan ere, hau da animaliak tratatzeko modurik naturalena. Gainera, honek behien osasun egoera zehatza momentuoro kontrolatzea ahalbidetzen du: «Etorkizunera begira, teknologia eta aurrerakuntzen bidea jarraitzea erabaki dugu. Semeak erreleboa egiteko ere honek eguneroko lana erakargarriagoa egiten du» dio Santik.

Baserrietan teknologia ezarriz, ingurugiroarekin jasangarriago izatea ere lortzen da. Esaterako, plaka fotovoltaikoak ezarriz eta eguzkiaren energia aprobetxatuz baserria martxan jartzeko.

Kaikuko familia-abeltzainen lanari eta ahaleginari esker, besteak beste Edurneren eta Santi eta Iñakiren familiei esker, hurbileko produktua lortzen dugu, Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan bizi diren abeltzain familiek ekoitzitakoa, uste baino askoz hurbilagokoa, kalitate eta zapore handikoa. Familia horiek, gainera, beren behiak modu natural eta arduratsuan zaindu eta elikatzen dituzte gure larreetako belarrez. QR kode hau eskaneatuz gero, zure inguruan zenbat ganadutegi dauden ikusi eta Kaiku Km0 ekoizpen arduratsuko brik‑esne bakoitzaren atzean dauden familiak ezagutu ahalko dituzu.