
Etxebizitza-bazterkeriaren kontrako eta etxerik gabeko pertsonen aldeko BesteBi plataformak salatu duenez, EAE 2.797 pertsona bizi dira kalean, aterpetxe batean edo egoitza-zerbitzu batean. Hori dela eta, Bilbon egindako manifestazio batean erkunde publikoei eskatu diete «ezar ditzatela behar diren zerbitzuak egoera hori amaitzeko».
Manifestazioaren deitzaileek gogorarazi dutenez, etxerik gabeko personatzat hartzen dute «espazio fisiko egokirik ez duena bere bizi-proiektua garatzeko; kalean, aterpetxe batean edo egoitza-zerbitzu batean egoten da», eta «zalantzarik gabe, gizarte-bazterkeriaren muturreko bat da egoera hori, eta inortxok ere ez du nahi, ez beretzat, ez familiarentzat».
EAEn 2.797 pertsonak ez dute etxerik, aurkeztuta dagoen arren oraindik argitaratu ez den 2020ko zenbaketaren arabera. Plataformaren ustez, Lakuako Gobernuak «ezin du onartu halako egoerarik»; izan ere, esan dutenez, ezin da izan «gizarte solidario eta justu bat, perstsonak ardatz dituen gizarte bat, jakink ia 3.000 herritar daudela halako egoera batean».
Horregatik, plataforma kalera atera da ostegun honetan, «gizarte osoari eta, bereziki, erakunde publikoei eskatzeko gara ditzatela politikak eta ezan ditzatela behar diren zerbitzuak egoera hori amaitzeko».
Zehazki, etxegabetasuna desagerrarazteko estrategia bat abian jartzeko eskatu dute. BesteBiren ustez, estrategia horrek, gidalerroez gain, «lurralde osoan nahitaez bete beharreko jarduketa-planak» izan behar ditu, «aurrekontu egonkor eta egokiekin».

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Chiapas limpia su escudo de símbolos de la conquista española

Dantzalekura itzulera

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

