
Nazioarteko jaialdietaraino iritsi da ‘Non dago Mikel?’ filmaren burrunba. Kasu honetan, Atlantidoc Uruguaiko Nazioarteko Zine dokumentalaren festibalaren sari nagusia jaso du, Altantidoc Saria, film luzerik onenarentzat.
Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas ‘Pitu’-k zuzendu duten film honek Mikel Zabalzarekin gertatutakoa biltzen du eta arrakasta handia jaso du hainbat festibaletan.
‘Non dago Mikel?’ pelikulak ibilbide oparoa egin du 2020ko Donostiako Zinemaldian estreinatu zenetik. Festibal honetan Irizar Sariaren epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen. 2021eko otsailean zine aretoetan estreinatu zen, ia 15.000 ikusle izanik. Estatu espainolean gehien ikusitakoen zerrendan izan zen ‘Non dago Mikel?’ aste batzuetan. Gainera, Euskal Herriko 60 herritan ikusteko aukera izan da, kultur etxe eta zentro zibikoetan egindako ibilbidean.
Azken asteetan ‘Non dago Mikel?’ filmak nazioarteko jaialdietara salto egin du: Mexikon FICG Gudalajarako festibalean eta DocsMexico-n izan da, baita Okzitaniako Tolosako Cinespañol festibalean. DocsValencia-n ere izan da, besteak beste.
Mikel Zabalzari buruzko filmak Lauaxeta Saria jaso zuen Bizkaiko Aldundiaren eskutik, eta Terra Golluts festibalean ere saritua izan zen. Goya sarietarako finalista izateko hautagaien artean ere izan zen.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»
