NAIZ

Bilbok Aratusteetako iragarkia izateko azken 6 hautagaiak aurkeztu ditu

Aratusteetako iragarkia izateko azken 6 hautagaiak aurkeztu ditu Bilbok. Bilbotarrek aukera izango dute orain gogokoen duten kartela hautatzeko, urtarrilaren 20tik (astelehena) 27ra bitartean.

Aratusteetako iragarkia izateko azken 6 hautagaiak aurkeztu ditu Bilbok.
Aratusteetako iragarkia izateko azken 6 hautagaiak aurkeztu ditu Bilbok. (Bilboko Udala)

Bilboko Aratusteak hasi dira itxura hartzen, eta 6 kartel finalista hautatu dira Bilboko Udalak antolatzen duen Kartelen Lehiaketan: ‘El disfraz es lo de menos’, ‘Koloreak eta itxurak’, ‘El disfraz de Puppy’, ‘Bajo la piel’, ‘Vuelta a los origenes (Azul Bilbao)’ eta ‘Euforia’.

Hala erabaki du epaimahaiak, gaur goizean bilduta. 6 proposamen horietako bat izango da Bilboko Aratusteetako irudi ofiziala eta iragarpen- kartela, zeina otsailaren 24tik martxoaren 1era ospatuko baita.

Obra finalisten hautaketan, kontuan hartu dira hala kartela egiteko orduan erakutsitako kalitate teknikoa nola lanaren originaltasuna edo sorkuntzako emaitza. Hautatutako lanak aurkeztutako 29 kartelen artean izan dira hautatuak.

Proposamenik gehienak bertakoak diren arren, alegia, Bilbokoak eta Bizkaikoak, badira Gasteizkoak, Nafarroakoak, Bartzelonakoak, Valentziakoak, Sevillakoak, Castellókoak, Palentziakoak edo Leóngoak ere.

Azken erabakia

Bilboko 2022ko Aratusteetako kartel irabazlea hautatzeko azken urratsean sistema bitariko bat baliatuko da, eta herritarren bozak ordezkaritza handiagoa izango du erabakia hartzeko orduan, azken erabakiaren %75 adina. Gainerako % 25a epaimahairen botoei dagokie.

Herritarrek urtarrilaren 20tik 27ra bitartean eman dezakete botoa. Bozketa bi eratara egin ahal izango da: Aurrez aurreko bozketa, Abandoko Barrutiko Udal Zentroan, edo internet bidez.

Obra irabazlearen egileak 2.000 euroko saria jasoko du, eta urtarrilaren 28an aurkeztuko da obra; 2.000 euroko saria izango du.