NAIZ

15. urteurrena ospatuko du 7Katu gaztetxeak hurrengo astean

Bilboko Alde Zaharreko 7Katu gaztetxeak bere 15. urteurrena ospatuko du datorren astean, urtarrilaren 24tik 30era egitarau zabal batekin. Hitzaldiak, bertso saioa, herri bazkaria eta kontzertuak egongo dira, besteak beste.

Hitzaldi bat 7Katu gaztetxean.
Hitzaldi bat 7Katu gaztetxean. (7Katu)

Urtarrilaren 24tik 30era ospatuko du Bilboko Alde Zaharreko 7Katu gaztetxeak bere 15. urteurrena. adin guztietarako egitarauarekin. ‘Gaztetxearen bilakaera azken urteetan’ solasaldiarekin hasiko da urteurrena astelehenean, arratsaldeko 18.30ean. Hiru belanauldietako kideak izango dira.

Asteartean, urtarrilak 25, ‘Kontrol sozialari aurre gin’ hitzaldia egongo da 18.30ean. Bertan, Atxuri Harrera Sareko kideek eta abokatua hitz egingo dute. Asteazkenean, ordu berean, ‘Auzoko gazteok auzoan lekurik ez’ mahaingurua egongo da.

Ostegunean Mikel Martinezek ‘Tabernaria’ antzezlana eskainiko du 19.30ean. Ondoren, Getari Etxegaraik ‘GGG ta ez gaude konforme’ bakarrizketa egingo du. Iluntzean, Pula Gzon-ek alaituko du giroa.

Umeentzako jolasekin eta txokolatadarekin hasiko dute ostirala, 17.00etan Plaza Berrian. 19:00etan ekitaldia egongo da gaztetxe aurreko plazan eta ondoren Iheskide, Memphis eta DJ Ruizza girotuko dute gaua.

Larunbatean, urtarrilak 29, ‘Izan zirelako gara’ ibilbide historikoa egongo da Etxebarrieta Memoria elkartearen eskutik, 12.00etan, eta ondoren pote musikatua, bazkaria eta bazkaloste musikatua. 19.00etatik aurrera La Tokorera, Keniama eta Uki Selektahren kontzertuak egongo dira.

Igandean, bertso saioa egongo da Miren Amuriza, Jone Uria eta Josune Aramendiren eskutik.