
Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduan (EHGAM) berrasmatzeko asmoz pasa den urrian martxan jarritako prozesuaren amaiera iritsi da. 2021eko azaroan ekin zitzaion prozesuari, Euskal Herriko hainbat txokotan antolatutako Koronabirus Osteko Sexu Askapena (KOSA) hitzaldi eta eztabaida zikloaren bidez.
Horien artean, azaroak 6an Bilboko Karmela gune autogestionatuan ‘3, 2, 1... Ehgam!’ dinamika izan zen, Ehgamek etorkizunean izan beharreko asmo, amets, erronka eta antolatzeko moduak era parte-hartzaile eta irekian erabakitzeko lehen geltokia.
Bigarren geltokia abenduan igaro zen, Orereta, Izarra eta Bilbon egindako hiru lan saiotan, aurreko eduki horietan guztietan sakontzeko aukera profitatuz. Prozesuak hein batean irekita jarraitzen du, izan ere, «elkarte batek beti dauka bere helburuak, egiteko moduak eta antolatzeko bideak berrikusi beharra», azaldu du mugimenduak. Hala ere, momentuz, «Ehgam berriz martxan jartzeko unea iritsi da».
Horregatik, otsailaren 5ean, Gasteizko gaztetxean, «Berrasmatzearen Borobiltzea» izango da eta ekimeneko ateak irekita daude, uneren batean prozesuan parte hartu edo horren inguruko interesa adierazi duen edonorentzat. 10.30 eta 14.00ak bitartean Ehgam berriz martxan jarri ahal izateko beharrezkoa den hori izango da hizpide Gasteizko gaztetxean: antolaketa, koordinazioa, taldeak... Ondoren elkarrekin bazkaldu, ospatu eta elkar hobe ezagutzeko aukera izango da.
Azaldu dutenez, orain arte KOSAn parte hartu dutenen presentzia «ezinbestekoa» da; nahi izanez gero, interesa duten inguruko lagunekin gaztetxera azaltzeko aukera ere badago. Halaber, jakinarazi dute bertaratzea euren sare sozialen edo ondorengo helbide elektronikoaren bidez baieztatzea komenigarria litzatekeela.

Aparece el cadáver de una mujer en la playa de Itzurun de Zumaia

Vuelve a desaparecer el tropezón en recuerdo de Xabier de Frutos, repuesto esta mañana

García Loza, la policía... y el héroe de San Mamés

Un detenido tras la muerte de una mujer que se ha precipitado de una vivienda en Iruñea
