NAIZ

Musikarekin eta zuzeneko irratsaioarekin Korrika agurtu du NAIZek

Igande honetan Korrikaren 22. edizioa bukatu da eta NAIZek egun osoan zehar hainbat ekimen antolatu ditu gune berezian lasterketari agurra emateko. 10.00etatik aurrera, NAIZ Irratiak saio berezia eskaini du, eta ETS, Lamiak eta Muganen kontzertuekin osatu da egitaraua.

Jendetza bildu da NAIZ gunean.
Jendetza bildu da NAIZ gunean. (NAIZ)

Korrika igande honetan iritsi da Donostiara, eta ongietorria emateko, NAIZek jai bat antolatu du Zuloaga plazan, euskararen aldeko lasterketaren antolaketarekin sinatutako akordioari esker. Korrikaren edizio berri baten arrakasta ospatzeko eguna izan da.

NAIZ guene berezian 14.00etatik aurrera Pirata elektrotxarangak girotu du eguna. 17.00etik aurrera, aldiz, kontzertuek hartu dute protagonismoa. Lamiak taldea izan da oholtzara igotzen lehena. Ondoren, 18.00etan, Mugak taldearen txanda etorri da eta 19.30ean ETS taldeak borobildu du jai egun handia.

Honen aurretik, 14.30ean, Auzoko ekimena aurkeztuko da bertan eta 15.00etan Gipuzkoako sortzaile sarearen aurkezpen emanaldia hartuko du guneak.

Korrikaren amaiera entzun ez ezik ikusi ere egin ahal da NAIZ Irratiaren eskutik. Bi kolpetan, goizean ekimenaren beraren amaiera eskainiko du NAIZek eta arratsaldean saio berezia eskainiko du irratiak Zuloaga plazako NAIZ gunetik.

Korrikaren amaiera zuzenean bizitzeko saio berezia eskaini du NAIZ Irratiak 10.00etatik aurrera. 15.00etatik 18.00etara Musikharia berezia eskaini du NAIZ Irratiak gonbidatu berezi ugarirekin eta Iker Gurrutxagak gidatuta. Ondoren, Bulebarretik zuzenean eskaini du amaierako ekitaldia.

Goizean, NAIZ Irratiko kideek Korrikaren lekukoa eraman dute GARAko kilometroan.