NAIZ
Andoain

Irizar E-Mobility-ko enpresa batzordeak eta zuzendaritzak aurreakordioa lortu dute

19 egun greban eman ostean, Irizar E-Mobility-ko enpresa batzordeak eta zuzendaritzak aurreakordioa lortu dute. Hau langile asanbladan berretsi beharko da eta hori gertatu arte greba mantentzea erabaki dute.

Irizar E-Mobility enpresako langileak, aurreko mobilizazio batean.
Irizar E-Mobility enpresako langileak, aurreko mobilizazio batean. (Jon URBE | FOKU)

Irizar E-Mobility-ko enpresako zuzendaritzarekin bilera egin ostean, aurrekordioa erdietsi dutela jakinarazi du enpresa batzordeak. 19 greba egun egin dituzte greban.

LABek ohar baten bidez jakinarazi duenez, aurreakordio hau langile asanbladan berretsi beharko da, baina «orain arte lortutakoaz oso balorazio positiboa» egin dute. «Gatazka desblokeatu dela ulertzen badugu ere, Enpresa ituna erabat argitzen eta sinatzen den bitartean langileok greban jarraitzea erabaki dugu», gehitu dute.

Horregatik larunbat honetarako deituta zuten manifestazioa bertan behera uztea erabaki dute. Horren ordez, informazioa zabaltzeko baliatuko duten elkarretaratze bat deitu dute, 17:30ean, Andoaingo Goiko plazan.

Era berean, bihar Andoainen antolatutako elkartasun jaialdia mantendu egiten dela jakinarazi dute eta bertan biltzen den dirua Irizar taldeko Berangoko Alconza enpresan euren lanpostuen defentsan greba mugagabean dauden langileei bideratuko diete.