
Joan zen maiatzaren 8an eginiko Herri Urrats bestaren testuinguruan jauzia emateko asmoa iragarri zuten Seaskako ordezkariek.
Frantses Hezkuntza Nazionalarekin adosturiko azkeneko hitzarmena ez da bete eta zalantza handiarekin eginen diote aurre, aurten ere, Ipar Euskal Herriko ikasleek Brebeta eta Baxoa azterketei.
Desobedientzia ekimenak martxan jartzeko asmoa aurreratu zuen Peio Jorajuriak Senpereko aintziraren inguruan ospaturiko festa arrakastatsuaren testuinguruan.
Era berean eremu judizialean jokatzea ez zutela baztertzen ohartarazi zuen Seaskako lehendakariak ikastolen aldeko bestara bertaratu ziren hainbat erakundetako ordezkarien parte-hartzearekin eginiko harrera ekitaldian.
Gaur eguerdian, Baionako auzitegiaren aitzinean eginiko agerraldiaren bidez, Seaskak lehen aldiz frantses Hezkuntza Nazionala jomugan hartzen duen helegitea ezarri duela baieztatu dute Peio Jorajuriak eta Seaskako zuzendaria den Hur Gorostiagak.
Seaskak eta tokiko hainbat erakundek Hezkuntza Ministerioarekin izenpeturiko akordioak jasotzen zuen Baxoko ahozko handia froga euskaraz egiteko eskubidea. Euskararen Erakunde Publkoaren babespean loruriko hitzarmen hori ez du bete Michel Blanquer buru izan duen Ministerioak, nahiz eta Estatua EEPren partaide izan.
Baxoko erreforma trikimailu gisa
Michel Blanquerrek bultzaturiko Baxoko azkeneko erreforma aitzakia hartuta, Erretoretzak trikimailua atzeman du Baxoko ahozko handia euskaraz egitea oztopatzeko.
Hain zuzen, ikasleek hainbat espezialitatere artean behar dute hautua egin, jakinik denek ez dutela berdin kontatzen Baxoko nota orokorrari begira.
Seaska-EEP eta Hezkuntza Ministaritza arteko hitzarmenak horren gainean ez bazuen deus esaten ere, erretoreak proposatu du euskaraz berezitasun gisara hartu duten ikasleek baizik ez egitea aipaturiko «ahozko handia» euskaraz.
Jakin behar da, besteak beste «eskualde hizkuntzak» Baxo berri horretan duten bigarren mailako trataerarengatik, aurten azterketa eginen duen ikaslegoaren gutxiengoak ahalko lukeela, irizpide horren arabera, euskaraz pasatu ahozko froga. 100 ikasleetatik 10 bat baizik ez duelako euskara hautazko ikasgaia bezala hartu.
Gauzak horrela ikasle guztiek beraien ikasketak euskaraz eginen duten heinean eskubidea berdina badutela Baxoko ahozko froga euskaraz egiteko nabarmenduz helegitea ezartzea erabaki du Seaskak.
Euskal Irratiek zabaldu duten informazioaren arabera, heldu den maiatzaren 23an aztertua izanen da Paueko administrazio auzitegian.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Zestoa: El fiscal admite la sombra de violencia machista pero mantiene la petición de multas

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
