Kilian Jornet helmugara iristen.
Kilian Jornet helmugara iristen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Nienke Brinkmanen poza helmugan.
Nienke Brinkmanen poza helmugan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Sara Alonso donostiarra hirugarren helmugaratu zen, faborito asko atzean utzita.
Sara Alonso donostiarra, hirugarren helmugaratuta, lagunen babesa jasotzen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Aritz Egea, Domusa Teknik lasterketako garailea, irteeran prest.
Aritz Egea, Domusa Teknik lasterketako garailea, irteeran prest. (Toño RAMIREZ | ZEGAMA-AIZKORRI)
Oihana Kortazar helmugara iristen.
Oihana Kortazar helmugara iristen. (Toño RAMIREZ | ZEGAMA-AIZKORRI)
Korrikalariek ondo hidratatu behar izan dute beroaren aurrean.
Korrikalariek ondo hidratatu behar izan dute beroaren aurrean. (Gorka RUBIO | FOKU)
Zaleen hauspoarekin, aldapan gora nekea samurrago.
Zaleen hauspoarekin, aldapan gora nekea samurrago. (Gorka RUBIO | FOKU)
Robert Pkemboi Matayando, bosgarren sailkatua.
Robert Pkemboi Matayando, bosgarren sailkatua. (Gorka RUBIO | FOKU)
Ikusle andana bildu da mendi magaletan.
Ikusle andana bildu da mendi magaletan. (Gorka RUBIO | FOKU)
Korrikalari bat ikusleen animoak eskertzen.
Korrikalari bat ikusleen animoak eskertzen. (Gorka RUBIO | FOKU)
Jendea gogotsu zegoen Zegama-Aizkorri mendi lasterketa bertatik bertara ikusteko.
Jendea gogotsu zegoen Zegama-Aizkorri mendi lasterketa bertatik bertara ikusteko. (Gorka RUBIO | FOKU)
Nekea eta sufrimenduaren islada.
Nekea eta sufrimenduaren islada. (Gorka RUBIO | FOKU)
Gizonezkoen podiuma.
Gizonezkoen podiuma. (Gorka RUBIO | FOKU)
Emakumezkoen podiuma.
Emakumezkoen podiuma. (Gorka RUBIO | FOKU)
Sara Alonso donostiarraren poza.
Sara Alonso donostiarraren poza. (Gorka RUBIO | FOKU)
Jendea artean maldan gora.
Jendea artean maldan gora. (Gorka RUBIO | FOKU)
Zegama-Aizkorrik sortzen duen ikusmira sekulakoa da.
Zegama-Aizkorrik sortzen duen ikusmira sekulakoa da. (Gorka RUBIO | FOKU)
NAIZ

Kilian Jornet eta Nienke Brinkman errekorrak hautsita nagusitu dira Zegama-Aizkorrin

Kilian Jornetek hamargarren aldiz irabazi du Zegama-Aizkorri mendi lasterketa eta oraingoan, Stian Angermund norvegiarraren errekorra hautsi du. Emakumezkoetan Nienke Brinkman herbeherearra gailendu da, 2017an Maite Maiorak egindako denbora onduz.   Sara Alonso donostiarrak podiuma osatu du.

Eguraldia lagun, jende ugari batu da Zemaga-Aizkorri mendi maratoian. Lasterketa esanguratsu hau, aurtengoan Golden Trail World Series zirkuiturako baliagarria, bi urtez lehiatu gabe egon da eta korrikalariak zein ikusleak oso gogotsu zeuden, igande honetan erakutsi bezala.

Goi-mailako kirolariak hurbildu dira hitzordura eta ikuskizun aparta bizi ahal izan da. Kilian Jornetek irabazi du gizonezkoetan eta Nienke Brinkman gailendu da emakumezkoetan. Katalanak aurreikuspen osoak bete eta bere hamargarren garaipena erdietsi du. Hasiera batean, Davide Magrini italiarrarekin lehia estua izan du baina Aizkorra igotzen atzean utzi du Magrin eta azken kilometroak bakar-bakarrik egin ditu.

Nahiz eta lehiakortasun handirik izan ez duen, Stian Angermund norvegiarraren errekorra zazpi minutuan hobeto du katalanak. Sekulako erakustaldia eman duela, alegia. Magrini italiarraren atzetik, podiuma osatzen, Leongo Manu Merillas helmugaratu da.

Emakumezkoetan ustekabe handiagoa izan da Nienke Brinkman herbeherearraren garaipena nahiz eta hasieratik lasterketan bera nabarmendu den. Maude Mathys suitzarra, faborito handia, lehen txanpan utzi du atzean eta ibilbide osoan aurretik joan da Brinkman. Adibide gisara, Aizkorri puntara iritsi denean, 4 minutu eta 44 segundoko aldea ateratzen zion suitzarrari eta gauzak ondo bidean, garaipena eskuetan zeukan. Garaipena ez ezik, 2017an Maite Maiorak egindako denbora ondu du 18 minututan.

Mathysek, gainera, atzetik zetorren Sara Alonso donostiarrarekin adi ibili beharra izan du. Intxaurrondoakoa hirugarren helmugaratu da, bigarrenetik soilik 37 segundora. Oso lasterketa ona burutu du gipuzkoarrak, podiuma osatzeko aurreikusten ziren beste korrikalarien aurretik ibilita.

Gizonezkoen sailkapena

1. Kilian Jornet 3.36:41

2. Davide Magrini +2:31

3. Manu Merillas +9:03

Emakumezkoen sailkapena

1. Nienke Brinkman 4.16:43

2. Maude Mathys +9:20

3. Sara Alonso +9:57