BABESLEDUN EDUKIA

Goiekiko 25. enpresa ekimen berrien sariketa hemen da

Badator urtero Goiekik antolatzen duen Lehiaketa Gaur, dena hobetu daiteke lelopean. Proiektuak aurkezteko epea irailak 30 arte egongo da irekita. Enpresa ekimen berriko proiektu onenak, enpresa barnean buruturiko proiektu berritzaileak eta gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez sarituko dira.

Lehiaketaren txartela.
Lehiaketaren txartela. (NAIZ)

Aurtengoa urte berezia da Goierriko Garapen Agentziaren Enpresa Ekimen Berrien Sariketarako. Aurten, Goierrin ekintzailetza, berrikuntza eta inklusioa sustatzen dituen Lehiaketak, 25 urte betetzen ditu.

Proiektuak aurkezteko epea ireki da eta 2022ko irailak 30 arte egongo da zabalik. Goierriko Garapen Agentziaren helburu nagusiak, ekintzailearen irudia, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea da.

XXV. edizioak hiru kategoria izango ditu: enpresa ekimen berriko proiektuak, enpresan buruturiko proiektu berritzaileak eta gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez.

1. Enpresa ekimen berriko proiektuak

Lehenengo kategoriak urteko proiektu ekintzaile onena saritzen du. Sustatzailearen irudia sustatzea, balio erantsi altuko enpresa berritzaileak sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu.

2021-2022 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten sustatzaileei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 6.000€ + 3.000€* izango da.

* Betiere sortu den enpresak kooperatiba izaera juridikoa baldin badauka.

Ikusi 1. Kategoriako oinarriak hemen.

2. Enpresan buruturiko proiektu berritzaileak

Bigarren kategoriak, enpresek berritzeko egindako ahaleginak eta euren aldetik aurrera eramaniko ekintzak aintzat hartu, publikoki zabaldu eta saritzea du helburu.

Goierri eskualdeko ETEetan, 2021-2022 urtean zehar, berrikuntza proiektu bat gauzatu duten enpresei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.

Ikusi 2. Kategoriako oinarriak hemen.

3. Gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez

Orain dela hiru urte sortu zen kategoria hau eta urteko gizarte inklusioko enpresa ekimen berri onena saritzen du. Lan munduan txertatzeko zailtasunak dituztenei bultzada bat ematea, sustatzailearen irudia sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu kategoria honek.

2021-2022 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten zailtasun edo eta bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzendua dago eta proiektu onenak jasoko duen saria, enpresa eta enpresa ekimen berrien arloak eskainiko dizkion zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.

Ikusi 3. Kategoriako oinarriak hemen.

Enpresa Ekimen Berrien XXV. Sariketa Goierrin kokatuta dauden enpresei zuzendua dago eta proiektuak aurkezteko epea 2022ko irailak 30 arte izango da.

Ekin eta egin!